Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon baten hilotza agertu da haitzen artean, Bilboko Portuan

Hildako gizona Bilboko Portuko kontrol dorretik gertu dauden haitzen artean topatu dute; antza denez, itsasoak eraman du haraino.

Gizon baten gorpua topatu eta berreskuratu dute Bilboko Portuko kontrol-dorretik gertu dauden arroka batzuen artean.

Portuko Agintaritzatik eta Gurutze Gorritik informatu dutenez, hilotza gaur, igandea, goizean antzeman dute aisialdirako itsasontzi batetik, eta Bilboko Portuari abisua eman diote.

Gurutze Gorriak bost sorosle eraman ditu ontzi batean, gorpua berreskuratzeko.

Hildako gizona Bilboko Portuko kontrol dorretik gertu dauden haitzen artean topatu dute; antza denez, itsasoak eraman du haraino.

Hilotza gorputegira eraman dute dagokion autopsia egin diezaioten.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X