Hodei Egiluzen desagertzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atxiloketa bat Belgikan, Hodei Egiluzen desagertzearekin lotuta

Nolanahi ere, Fiskaltzak oraingoz ez du baieztatu inor atxilotu izana.
Hodei Egiluz. EITB.
Hodei Egiluz. EITB.

Belgikako Poliziak pertsona bat atxilotu du Hodei Egiluz Galdakaoko gaztearen desagertzearekin lotura izan dezakeelakoan, EFE albiste-agentziak ikerketaren hurbileko iturriak aipatuta zabaldu duenez.

"Kasu honekin inolako zerikusirik duen ala ez argitu behar dugu lehendabizi", esan dute aipatu iturriek. Arrasto bat baino ez dela eta ikerketak irekita jarraitzen duela nabarmendu nahi izan dute.

Horrez gain, Gazet van Antwerpen tokiko egunkariak gaur argitaratu duenez, joan den igandean atxilotu zuten, Hodeiren kreditu-txartela erabili zuelakoan. Alabaina, oraingoz Fiskaltzak ez du baieztatu Poliziak inor atxilotu izana.

Hodei Egiluz 23 urteko galdakoztarra hilaren 19an desagertu zen, Anberes hirian.

Ostiralean, lagunekin afaltzera joan zen, eta, goizaldeko ordu biak aldera, lagunak agurtu zituen eta etxerantz abiatu zen, baina ordutik ez dute haren berri izan. Lagunek ez dakite non dagoen.

Gurasoak Belgikan dira dagoeneko, hara lanera joan zen gaztea bilatzeko lanetan laguntzeko. Bertako hedabideek gazte bizkaitarraren desagerpenaren berri eman dute, eta haren argazkia zabaldu dute.

Gaztearen familiak salaketa jarri du Galdakaoko ertzain etxean, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak jakitera eman duenez. "Ohiko" prozedura omen da hori, beste herrialde batean desagertzen diren euskal herritarren kasuan. Ikerketaren nondik norakoak jarraitzeko, Ertzaintza Europolekin harremanetan dagoela gaineratu du.

Belgikako Poliziak doako telefono bat (116 000) jarri du, Hodei Egiluzen desagerpenari buruzko informazioa jasotzeko. Eguneko 24 orduetan egongo da martxan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X