EAEko Auzitegi Nagusiak bi egonkortze prozesu eten ditu C2 euskara maila eskatzeagatik
Zehazki, udal idazkari eta kontu-hartzaile postuetarako IVAPek emandako bi ebazpen utzi ditu bertan behera Auzitegiak. Eusko Jaurlaritza epaia aztertzen ari da kasazio helegitea aurkeztuko duen erabakitzeko.
Bilboko Justizia Jauregia, EAEko Auzitegi Nagusiaren egoitza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu udal idazkari eta kontu hartzaile izateko bi egonkortze prozesutan IVAPek (Administrazio Publikoaren Euskal Institutua) emandako ebazpenak. Lan eskaintza publiko horietan C2 euskara maila eskatu zuten, eta eskakizunak proportzionaltasun printzipioa urratzen du, Auzitegiaren arabera.
Diario de Noticias de Gipuzkoa egunkariak kaleratu du albistea. Horren arabera, lan eskaintzetara aurkeztu ziren bi pertsonak auzitara jo zuten hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa zela iritzita.
Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak EFEri baieztatu dionez, atzo izan zuten epaiaren berri, eta hori aztertzen ari dira Gorenean kasazio helegitea aurkeztuko duten erabakitzeko. Horren arabera, ez dagokio Jaurlaritzari lanpostuetarako hizkuntza eskakizuna zehaztea, udalari baizik.
Proportzionaltasun printzipioa
Epaiaren arabera, "ezin da inola ere C2 maila eskatu lanpostuak duen eginkizunen izaeraren aurka". Kasu honetan, epaileek argudiatu dutenez, "plaza horiek ez dute zerikusirik herritarrekin harremana izan behar duten lanpostuekin eta euskaraz artatua izateko eskubidearekin". Hori horrela, betiere epaiaren arabera, IVAPen ebazpenek "urratu egiten dute proportzionaltasun printzipioa eta enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legearen espiritua".
Sektore publikoan jarduteko euskara eskatzeagatik bertan behera utzitako enegarren epaia da honakoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera