Prestigen epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nunca Maisen hitzetan, epai 'politikoa' da, 'PPk agindutakoa'

Greenpeace, WWF, Ekologistak Martxan, Oceana eta Lurraren Lagunak elkarteen bozeramaileen ustez, hondamendiaren benetako arduradunak ez dituzte epaitu.
Nunca mais efe
Nunca mais efe

Nunca Mais plataformak haserre hartu du Prestige ontziko hondamendiaren inguruko epaia, eta "bidegabea" eta "deitoragarria" dela esan du. Sententzia "politikoa" dela salatu du plataformak, "PPren interesak defendatzen dituelako", eta helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari direla adierazi du.

Prestige petrolio-ontziaren hondoratzeak eragindako hondamendia ikertu duen Galiziako epaimahaiak absolbitu egin ditu hiru akusatuak. Hala ere, epaimahaiak 9 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Apostolos Mangouras kapitainari, desobedientzia delitu larria egotzita. Bestalde, epaiaren arabera, Administrazioak ez zuen erantzukizunik izan, eta hondamendia saihesten saiatu zela argudiatu du.

Elkarteak

Greenpeace, WWF, Ekologistak Martxan, Oceana eta Lurraren Lagunak elkarteetako bozeramaileen ustez, hondamendiaren benetako arduradunak ez dituzte epaitu. Erabakiak "beste Prestige bati ateak ireki dizkio", gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X