Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lapuebla de Labarcako gazte bat desagertu da Ebro ibaian

Abisua berarekin geratuta zegoen pertsona batek eman du. Ibaiertzean desagertutakoaren txakurrak, zapatilak eta zenbait arropa aurkitu dituzte.

Ertzaintzak bertan behera utzi ditu Ebro Ibaian desagertutako gaztearen bilaketa lanak, argi faltagatik. Gaztea Lapuebla de Labrca udalerrian desagertu da, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aditzera emandakoaren arabera.

Bilaketa lanak 16:45ean hasi dira eta Ertzaintzako agenteez gain, suhiltzaileak ere aritu dira.

Abisua desagertutakoarekin geratuta zegoen pertsona batek eman du.

Ibaiertzean desagertutako gaztearen txakurrak, zapatilak eta zenbait arropa aurkitu dituzte.

Bilaketa lanei astelehen goizean ekingo diete berriro.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X