Bi hilabete, Hodei Egiluz desagertu zenetik
Bi hilabete dira Hogei Egiluz Galdakaoko gaztea Anberesen (Belgika) desagertu zenetik, eta gaztearen desagerpena argitzea eskatzeko eta senitartekoei babesa eskaintzeko elkarretaratzeak egin dituzte, beste behin, Anberesen (Belgika) eta Galdakaon (Bizkaia).
700 lagun inguru elkartu dira Galdakaoko hitzorduan, Udalak deitutako 10 minutuko elkarretaratze isilean. Besteak beste, Hodeiren gurasoak eta arreba izan dira bertan. Txalo artean bukatu dute elkarretaratzea, eta Ibon Uribe Galdakaoko alkateak babesa eskertu dira bertara hurbildu diren bizilagunei.
Poliziak ez du oraindik Egiluz aurkitu, nahiz eta azken aldiz ikusi zuten inguruan bilaketa-lanak indartu dituzten. Anbereseko Fiskaltzak gaur ezagutzera eman duenez, Lobroekdokeko portu inguruan aurkitutako gorpua ez da Galdakaoko gaztearena.
Iragan ostiralean, Babes Zibileko urpekariak Eskalda ibaian aritu ziren bilaketak egiten, ibai horren inguruan galtzen baita Hodeiren arrastoa. Ez zuten arrakastarik izan bilaketa-lanetan. Abenduaren 5ean mota honetako bilaketetan espezializatua den txakurren laguntzarekin miatu zuten Bonaparte moilaren ingurua eta haiek modu baikorrean erantzun zuten, nahiz eta ez zuten emaitzarik lortu.
Agintarien ustez, zantzu nahikoa dago Hodei ''ekintza kriminal baten biktima'' izan zela eta ''bere kabuz'' desagertu ez zela ondorioztatzeko, Fiskaltzak hainbatetan adierazi duenez.
Belgikako Poliziak hainbat lagun atxilotu ditu, auziarekin zerikusia dutelakoan. Guztiek zuten aldean gaztearen objektu pertsonalen bat (sakelako telefonoa edo diru-zorroa, tartean). Edonola ere, Poliziak ez du xehetasun gehiago eman nahi izan, auzia sekretupean baitago.
Abenduaren 9an, gaztearen senitartekoek eta Child Focus elkarteak indarrak batu zituzten bilaketa lanei bultzada emateko. Kartel berriak zabaldu zituzten Belgikan eta herritarrei laguntza eskatu zieten.
Hodei Egiluzek 23 urte ditu eta Informatika-ingeniaria da. Apirilean joan zen Anberesera Createlli lantegian praktikak egitera. Ekainean lana eskaini zioten eta bertan bizi zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Irungo alarde tradizionaleko bi buruk dimisioa eman dute, kapitainetako bati jarritako zigorrak eragin duen ika-mikaren ondorioz
Kantinera batek barne-salaketa bat aurkeztu zuen kapitainetako baten kontra, jokabide desegokia egotzita. Araldearen Batzordeak zigorra ezarri zion horregatik, baina zenbait kapitain eta unitate-buruk erabakia errefusatu dute.
Ikertzaileen erdiak baino gehiago emakumeak dira Osakidetzan
Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Osakidetzak azpimarratu du bere ikertzaileen % 66,5 emakumeak direla, eta horietatik % 42,5 ikerketa-taldeen buru direla.
Athleticen eta Realaren jarraitzaileak hasi dira giroa alaitzen
Bi taldeen jarraitzaileek Sevillako finalera iristea espero dute, baina onartzen dute ez dela erraza izango. Ilusioa eta urduritasuna nabari dira, eta denak zain daude 21:00ak iritsi eta Errege Kopako finalerdiko joaneko partida hasteko.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Gernikan, bikotekidea hil duelakoan
Ikerketa 62 urteko gizon bat hilda agertu zenean hasi zen. Haren gorpuak indarkeria zantzuak zituen, baina hasiera batean istripuz erori zela adierazi zuen Poliziak.
Espetxean sartu dute Lezaman aurkitutako gizona hil zuelakoan atxilotutako gaztea
Arratsaldeko lehen orduan deklaratu du, eta hilketa delitua leporatuta agindu du epaileak haren espetxeratzea.
Emaztea eta alabak mehatxatu eta atxiki zituen gizonaren bila jarraitzen du Bilboko Udaltzaingoak
Gizonak leiho batetik ihes egin zuen, senideak mehatxatu eta gogoz kontra atxiki ondoren.
Bilbo eta Santander arteko tren zerbitzua eten dute, trenbidean zuhaitz bat erori delako
Zirkulazioa etenda dago Traslaviña eta Karrantza artean, lehen orduan izandako gorabeheraren ondorioz. Ez da inor zauritu.
Albiste izango dira: Derbia zuzenean EITBn, Enplegu erregulazio espedientea Tubos Reunidosen eta Trump-Netanyahu bilera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Errepideak moztuta, ibaiak gainezka, argi-mozketak... Andaluziak ekaitzen ondorioak pairatzen jarraitzen du
Bizilagun askok egunak daramatzate etxetik kanpo; oraindik 3.500 lagun daude kiroldegietan eta hoteletan. Etxera itzuli direnek lokatza eta ura aurkitu dituzte bazter guztietan.
Lezaman hilik aurkitutako gizonaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Bilbon
Biktima 60 urteko Barakaldoko bizilaguna zen. Joan zen ostiralean aurkitu zuten hilik Lezamako Ganguren gainaren inguruan.