Gertakizuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amatatu egin dute Orozkoko zerrategian piztutako sutea

Sugarrek sabaia guztiz suntsitu dute. 30 pertsona ebakuatu egin behar izan dituzte.
18:00 - 20:00
Ertzaintzak Orozkoko zerrategiko sutea ikertuko du

Hogeita hamar pertsona ebakuatu behar izan dituzte gaur goizaldean Orozkon (Bizkaia), zerrategi baten piztutako sutearen ondorioz. Dena dela, ez da inor zauritu.

Sutea 05:30ean piztu da, Torrezar auzoan, Ertzaintzak jakinarazi duenez, eta hiru orduz lanean egon eta gero amatatzea lortu dute.

Suak guztiz suntsitu du sabaia, eta biltegian zegoen egur gehiena ere erratuts eginda dago.

Oraindik ez dago argi zerk eragin duen sua.

orozko sutea incendio serrería EFE

EFE

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X