Abortuaren Legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuan bozketa, abortuaren legearen erreformaz

Abortuaren legearen erreforma erretiratzea eskatuko duen edo ez bozkatu du Kongresuak. Botoa sekretua izango da. Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4
Abortuaren Legearen erreformaren kontrako protesta, Madrilen. Argazkia: EITB
Abortuaren Legearen erreformaren kontrako protesta, Madrilen. Argazkia: EITB

Espainiako Kongresuak asteartean erabakiko du Abortuaren Legearen erreforma erretiratzea eskatuko duen edo ez. Rajoyren gobernuak aurkeztutako aurreproiektuaren aurrean, Talde Sozialistak egindako proposamena da bozkatuko dutena, eta botoa sekretua izango da.

Bestalde, aste honetan bertan, eta asteartean, baita ere, Senatuan hiru galdera egingo dizkiete sozialistek Espainiako Gobernuko kideei, Abortuaren Legearen erreformaz. Asteazkenean, berriz, Kongresuko osoko bilkurara eramango dituzte galdera berdinak.

Kongresuko araudiko 85.1 artikuluak botoa sekretua izateko aukera jasotzen du, araudiak hala exijitzen duenean edota bi talde parlamentariok eskatzen dutenean.

Kasu honetan, botoa sekretua izanda, azken asteotan erreformarekin kritiko azaldu diren PPko diputatuen botoa erakarri nahi dute sozialistek.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X