Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Isilpeko bozketa Kongresuan, abortuaren erreformaz erabakitzeko

Espainiako Gobernuak aurkeztutako aurreproiektuaren kontra egindako proposamena bozkatuko dute. Iraganean egindako isilpeko bozketetan, diputatuek alderdiaren irizpidea errespetatu dute.
18:00 - 20:00
PPk alderdi disziplina errespetatuko al du?

Diputatuen Kongresuak abortuaren lege erreformaren aurreproiektua atzera bota ala ez erabakiko du gaur isilpeko bozketa batean.

PSOEk aurkeztutako legez besteko proposamena bozkatuko dute, eta sozialistek abortuaren legea aldatzeko saioaren kontra aste honetan egingo dituzten ekimenen artean lehenengoa izango da, Senatuan hiru galdera egingo baitizkiote Gobernuari eta beste bat Kongresuan, asteazkenean.

Diputatuek hautestontzietan sartuko dute botoa, sozialistek bozketa isilpekoa izatea eskatu ostean otsailaren 6an, horrela erreformaren kontra agertu diren PPko kideek alderdiaren irizpidearen kontra egingo dutelakoan.

Kongresuko araudiaren 85.1 artikuluak agintzen duenez, "bozketa publikoa izango da, edo sekretua, talde parlamentarioren batek edo Kongresuaren bostenak eskatuz gero", prozedura legegileen kasuan izan ezik.

Hala ere, iraganean isilpean egin diren beste bozketa batzuetan, Irakeko gerraren edo GALen ingurukoetan adibidez, diputatuek alderdiaren irizpidea errespetatu dute, eta ez da ezustekorik izan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X