Etorkinek laguntzak gehiegikeriaz erabiltzen dituzten ustea da EAEn
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 65en arabera, etorkinek gehiegikeriaz erabiltzen dute Euskadiko babes sozialeko sistema, eta uste horretakoak direnen kopurua sei puntu hazi da urtebetean, Ikuspegi Inmigrazioaren Behatokiak zabaldutako 2013ko txosten baten arabera.
Era berean, zazpi puntu egin du gora, zehazki % 64,9ra iritsita, etorkinek Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta gehiegi erabiltzen dutela uste dutenen herritarren kopurua.
Gainera, % 60,2k uste du Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren erruz etorkinek ez dutela lan egin nahi edo ez dutela lanik bilatu nahi; 2012an % 55,3k zuen iritzi hori.
Datu horiek gorabehera, EAEko herritarren % 7,2k soilik uste du etorkinak Euskadiko arazo nagusietako bat direla, langabezia, egoera ekonomikoa eta ustelkeriaren atzetik.
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari dagokionean, %30 inguruk uste du bertakoek lehentasuna izan behar dutela eta behin bertakoek dituzten beharrak asetuta, eskubideak etorkinei luzatzea. %24,5k uste du erregulatutako etorkinek soilik jaso beharko lituzketela laguntzak eta %14,7k uste du bertakoek jaso beharko lituzkela bakarrik (2012an baino bost puntu gehiago).
Inkesta egin dutenen erdiak baino gehiagok (%58k, hain zuzen ere) uste du etorkinen etorrerak laguntza sozial bat eskuratzea zailago egingo duela eta %50ak baino gutxiagok efektu negatiboak sumatzen ditu osasun-laguntzari dagokionean. EAEko biztanleen erdiak ere uste du etorkinek eskubideak eta zerbitzuak jasotzeko eskubidea izan beharko luketela, osasuna eta hezkuntza salbuespen moduan jarrita (horiek unibertsalak beharko lirateke izan).
%46k uste du, gainera, etorkinek ordaintzen dituzten zergen baino zerbitzu gehiago jasotzen dituztela.
2013an behera egin zuen etorkinak ekonomia hobetzeko lan egiten dutela (bertakoek nahi ez dituzten lanak hartuz) pentsatzen dutenen portzentaia, iazko %40,6tik %36,6ra igaroz.
%67k uste du lan-kontratua dutenei bakarri utzi beharko lioketela etortzen. Hori berme nahikoa da eta susmoak kentzen ditu. Inkesta egin dutenen erdiak baino gehiagok, %54k, uste du langabezian gelditzea ez dela nahikoa motibo etorkinak kanporatzeko. Aldiz, %64,6 ados dago delituren bat egiten duen etorkin oro kanporatzeko.
2013ko ikerketaren arabera, egoera irregularrean dauden etorkin guztiak kanporatu behar direla uste dutenen portzentaiak behera egin du, 2012ko %21,3tik %16,6ra.
Etorkinen jatorriari buruz, 0tik 10erako eskala batean adeitasun gutxien sortzen dutenak Magrebekoak dira (3,6), Errumaniakoak eta Europa ekialdekoak (3,9), horiek baitira urrutien daudenak kultural eta sozialki. Mendebaldeko Europakoak (6) eta Argentinakoak (5,7) dira adeitasun gehien sortzen dutenak.
Etorkinek euskal identitatean eta euskaran duten efektuari dagokionean, bertakoen hamarretik zazpik uste du ez duela identitaterik galtzen eta ez duela euskal nazionalismoaren aspirazioekin talka egiten. Datu horiekin guztiekin, Ikuspegik EAEko biztanleen tolerantzia maila neurtu du eta 0 eta 100 bitarteko eskala batean 55,35ean (53,62 2012an) kokatzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.
Bederatzi urteko mutiko bilbotar bat hil da Medina de Pomarren izandako auto-istripu batean
Sei urteko beste adingabe bat eta bi heldu larri zauritu dira istripuan, Gaztela eta Leongo Gobernuko larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez. Horietako bi Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.
Ekainek eta bere familiak uste dute "oso eskasa" dela erasotzaileei ezarritako bi urteko espetxe-zigorra
Silvia Gomezek, 2021eko ekainaren 6ko goizaldean Basaurin eraso bortitza jasan zuen Ekain Perrinoren amak, uste du erasotzaileen aurkako epaia "ez dela nahikoa", eta ez dute baztertzen helegitea aurkeztea. Justiziak bi urteko kartzela-zigorra ezarri die 11 akusatuetako 10i.
Poliziak lehergailurik ez zuen maleta bat detonatu du Nafarroako Justizia Jauregian
Eztanda egitean, ikusi dute ez zela objektu arriskutsua, eta normaltasuna berreskuratu da inguruan. Ez dakite nola iritsi den objektua bertara.
Petrolio-konpainiek egunean 81 milioi euro gehiago irabazten dituzte Europar Batasunean gerra hasi zenetik, Greenpeaceren arabera
GKEak eskatu du konpainia horien aparteko irabazien gainean zergak ezartzeko, trantsizio energetikoa finantzatzeko eta kutsatzaile handiak zergapetzeko.
Ekain Perrinoren erasotzaile ia guztiei 2 urteko kartzela zigorra ezarri diete, gorroto-delituagatik
Eraso homofoboaren hamaika egileetatik hamarri 2 urteko espetxe-zigorra ezarri diete, eta hamaikagarrenari, 14 hilabetekoa. Denei 500 metroko urruntze agindua eta isunak ere ezarri dizkiete. Ekain Perrinori eraso bortitza egin zioten, 2021eko ekainean, Basaurin.