Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost pertsona artatu dituzte Dulantzin, sute batean kea arnastuta

Arratsaldeko bostetan gertatu da ezbeharra; sofa batek su hartu du eta ke ugari eragin du.

Bost pertsona artatu dituzte gaur arratsaldean Dulantzin, Araban, lau solairuko eraikin bateko etxebizitza batean izandako sutean kea arnastuta. Hori horrela, eraikin osoa hustu dute une baterako.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, arratsaldeko bostetan izan da ezbeharra, eta lau bizilagun eta ertzain bat izan dira kaltetuak. Bostak osasun zerbitzuek artatu dituzte sutearen lekuan bertan.

Antza denez, Gaztelubide kaleko etxebizitza bateko sofak su hartu du eta ke ugari eragin du. Hori dela eta, bizilagunak etxetik atera dituzte.

Suhiltzaileek sua itzaltzean, euren etxeetara itzuli ahal izan dute bizilagunek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X