Ama Zuriaren jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dena prest Gasteizen, Zeledonen jaitsierarako

18:00 - 20:00
Dena prest Gasteizen, Zeledonen jaitsierarako
Aterkia hartu eta jende-anabasa oinez zeharkatzeko gogoz dago Gorka Ortiz de Urbina, plazako 115 metro luze horiek ibiltzeko irrikan.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bonba-mehatxu batengatik, Bilbon lur hartu behar zuen hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan du Lisboan

Bi bidaiari atxilotu dituzte galdekatzeko, mehatxuaren berri ematerakoan nolabaiteko erantzukizuna izan dezaketen susmoa izan baitu Poliziak. Hegazkina eta ekipajeak "zorrotz" miatu ondoren, agintariek baieztatu dute ez dagoela lehergailurik. Arratsaldea osoa bertan pasa ostean, azkenean, Euskal Herrian 21:00ak zirenean abiatu da hegazkina Lisboatik Bilborantz. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Carla Emazabel Amunarrizek izan du aurten kutxa eramateko ohorea eta amets bikoitza bete du: berea eta aitonarena

Duela 30 urte, Carlaren aitonak ez zekien bilobarik  izango zuenik ere, baina zilarrezko ezteietan Sevillara joan zenean, erakusleiho batean mantoia ikusi, erosi eta gordeta izan du ordutik. Inork ez zekien zeukanik, eta gaur Carlak ohore handiz jantzi du. Hura soinean, 40 buelta eman dizkio 20 kiloko kutxari, bere aitak itsasoan daramatzan urteak hainbeste. 

Gehiago kargatu