Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil dute Bartzelonan, polizia-etxe batean armatuta sartu ostean

Esquadra Mossoek baztertu egin dute gertaerak motibazio terrorista izatea.

Montornes del Valleseko (Bartzelona) komisaldegia. Argazkia: EFE.

Montornes del Valleseko komisaldegia. Argazkia: EFE.

Pertsona bat hil dute bart Montornes del Valleseko (Bartzelona) polizia-etxe batean armatuta sartu ostean. Oraingoz, baztertu egin dute gertaerak motibazio terrorista izatea.

Esquadra Mossoek jakitera eman dutenez, gertakaria ostiralean jazo da, 21:30ean, Kataluniako udalerriko udaltzaingoaren egoitzan.

20 eta 25 urte bitarteko gazte bat polizia-etxean sartu da arma zuri bat zeramala eta bertan zeuden agenteak mehatxatu ditu. Mossoek jakinarazi dutenez, erasotzailea lasaitzen saiatu ostean, agenteetako bat tiroz zauritu du gazteak, eta tiro egin diote. Bertan hil da.

Zauritutako polizia larri eraman dute Bartzelonako ospitale batera.

Mossoen arabera, gizabanakoa "pertsona ezegonkorra" da, eta, beraz, hasiera batean baztertu egin da kasuak motibazio terroristarik izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X