Bidaiaririk gabe zihoan villavesa bat irauli da Iruñeko Ingurabidean, eta arin zauritu da gidaria
Bart gauean gertatu da, 22:45 aldera, PA-30eko 14. kilometroan, Arazurin. Autobusa irauli egin da, eta errei bat oztopatzen gelditu denez, errei alternatibo bat prestatu behar izan dute garabiak ibilgailua eraman bitartean.
VIllavesa bat irauli da bart Iruñeko Errondatik zihoala. Bidaiaririk ez zeraman autoburask eta gidaria izan da zauritu bakarra, zauri arinekin.
Bart gauean gertatu da, 22:45 aldera, PA-30eko 14. kilometroan, Arazurin. Autobusa irauli egin da, eta errei bat oztopatzen gelditu denez, errei alternatibo bat prestatu behar izan dute garabiak ibilgailua eraman bitartean.
Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez, suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira, baita garabi handi bat ere, istripua izan zuen ibilgailua galtzadatik kentzeko. Goizaldeko 00:10ak aldera bidea libre geratu da, behin errepidea garbitu dutenean.
57 urteko gidaria zen autobusean zihoan pertsona bakarra eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, zauri arinekin.
Nafarroako Guardia Zibilaren Trafiko Elkarteko agenteek artatu dute gertakaria, istripuaren arrazoiak argitzeko eginbideak bideratzeaz gain.