Espainiako Poliziako komisario bat atxilotu dute Nafarroan, haren menpeko lankide bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Espainiako Poliziako komisario bat atxilotu dute Nafarroan, haren menpeko lankide bati sexu-erasoa eta jazarpenak egitea leporatuta. 15 urtez hainbat ardura izan ditu Espainiako Poliziak Nafarroan duen ordezkaritzan, besteak beste, mugetako unitatean.
Haren menpe lan egindako emakumezko agente batek jarri zuen bere kontrako salaketa. Haren arabera, elkarrekin lanean ari zirenean gehiegikeriako jarrerak izan zituen berarekin, ukituak egin zizkion eta sexualki jazarri.
Aste honetan Madrildik etorritako barne unitateko poliziak aritu dira agente horiei eta lankideei galdeketak egiten eta horren ostean atxilotu dute ustezko erasotzailea.
Epailearen esku geratu ondoren, baldintzapean aske utzi dute. Urruntze agindua ezarri diote, eta ezingo da biktimarekin komunikatu. Arma baimena ere kendu diote polizia komisarioari.