Osasun krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carlos III ez dago diseinatuta ebolari aurre egiteko, EBren arabera

Halere, Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Europako Zentroaren lehenengo ondorioen arabera, "egindako eta egiten ari diren ekintzak baldintzak hobetzen ari dira".
ebola carlos III karlos ospitalea hospital madril madrid EFE
ebola carlos III karlos ospitalea hospital madril madrid EFE

Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Europako Zentroko (ECDC) adituek Madrileko Carlos III ospitalea bisitatu dute, txosten bat egiteko, eta datozen egunetan plazaratuko dute.

Adituen arabera, ospitale horren egungo azpiegitura ez dago "diseinatuta ebolaren moduko larrialdiei aurre egiteko", baina, zehaztu dutenez, "egindako eta egiten ari diren ekintzak baldintzak hobetzen ari dira".

Ospitalean izan ostean ateratako lehenengo ondorioen arabera, adituek esan dute ospitaleko "langileen babes neurriak egokiak" direla, eta Tropikoko Medikuntza Unitateko barne medikuntzako langileen lana "zuzena eta egungo protokoloen araberakoa da", esan dute.

Osasun Ministerioko iturriek eman dute adituen ondorioen berri, baina, nabarmendu dutenez, ECDCko ordezkariek hitza eman dute eurek egindako txosten bat plazaratuko dutela, ospitalearen eta ebolak kutsatutako gaixoei emandako arretaren ingurukoa.

Europako zentroa 2005ean sortu zen, eta Stockholmen du egoitza nagusia, Europar Batasunaren agentzia bat da, Europa gaixotasun larrien aurrean defendatzeko helburuarekin.

Hiru hilabeteetan kontrolpean

David Nabarro ebolaren krisian NBEk duen koordinatzailearen esanetan, azken hilabeteetan 4.000 pertsona hil eta 8.300 gaixo eragin dituen birusa kontrolpean egon liteke urtarrilerako.

Nabarrok, halere, onartu egin du, BBCn egindako adierazpenetan, ebolaren kasuek gora egiten ari direla gaur egun, baina argitu du nazioarteak gogoan duenez gero, horrek birusa kontrolatzen lagunduko duela.

Horren ildotik, Nabarroren arabera, birusa zabalduta duten herrialdeak konturatu dira oso garrantzitsua dela eriak isolatzea, gaixotasunaren transmisioa ekiditeko.

"Nire iritzian, nazioartea arazoaren gainean dago, ondorioz uste dut -birusa- datozen hiru hilabeteetan kontrolpean izan genezakeela", esan du NBEren koordinatzaileak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X