Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-1 errepidea itxita dago Iruraiz-Gaunan, bi kamioik talka egin ostean

Kamioizaleetako bat zauritu egin da. Irungo noranzkoan doazen ibilgailuei eragiten die ezbeharrak.

A-1 errepidea itxita dago Iruraiz-Gauna (Araba) parean, Irungo noranzkoan, bi kamioik talka egin ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ezbeharraren ondorioz, kamioizaleetako bat zauritu egin da, eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute.

Aipatu iturriek azaldu dutenez, istripua 16:40 inguruan gertatu da, Aguraingo irteeratik gertu.

Errepide itxi egin dute pare horretan, eta auto-ilara luzeak daude. Ertzaintza A-3100 errepidetik ari da zirkulazioa bideratzen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X