Interneten salgai
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Susaetak 'neskatoei zuzendutako sukaldaritza liburua' argitaratu du

Bestalde, nesken eta mutilen arteko bereizketa egiten duten ipuin liburuak ere salgai ditu Susaetak.
Susaeta liburua neskentzako sukaldaritza. Argazkia: Susaeta
Susaeta liburua neskentzako sukaldaritza. Argazkia: Susaeta

Neskentzako sukaldaritza erraza liburua jarri du salgai Susaeta argitaletxeak. Zazpi urteko neskatoei zuzendutako argitalpena da. Katalogoan Mutilentzako ipuinak eta Neskentzako ipuinak lanak ere baditu aipatu argitaletxeak.

Errezeta "errazak", zazpi urteko neskatoei zuzendutakoak, Susaetaren web orrian salgai daude, baita ohiko liburu-dendetan ere.

Argitalpenak 64 orrialde ditu eta 5,95 euroan eros daiteke. Gaztelaniaz eta euskaraz argitaratu du Susaetak. Modu honetan aurkeztu du argitaletxeak lana bere web orrian:

"Errezeta erraz eta dibertigarriak eskaintzen dituen liburua, sukaldean gozatu bitartean familia guztiarentzako plater ezberdinak prestatzen ikasteko: postre goxoak, plater gaziak, askariak eta... zure urtebetetze-jairako ideia ugari!".

Bestalde, nesken eta mutilen arteko bereizketa egiten duten ipuin liburuak ere ditu salgai Susaetak.

Mutilentzako ipuinak lanak azal urdina du, eta betiko ipuinetako pertsonaiak erakusten ditu azalean.

Neskentzakoak, berriz, portada arrosa du, eta printzesak eta sorginak besterik ez dira agertzen horren azalean.

Argitaletxeak eitb.eus-i azaldu dio erabiltzeen kexak jasotzeko helbide elektronikoa duela: general@susaeta.com.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

20190109151530_supremo_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tokiko erakundeetan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabe utzi ditu Auzitegi Gorenak

Auzitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari jarritako errekurtsoa, eta bertan behera utzi ditu euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko egin zen 179/2019 dekretuaren artikuluetako batzuk. Epaia "euskararen normalizazioaren aurka ez ezik, euskal gizartearen eta erakundeen borondatearen aurka" doala salatu du Kontseiluak.

Gehiago kargatu