Bizitza osorako espetxealdia ezarri dion epaiketa salatu du Aaliak
Hassanna Aalia ekintzaile sahararra Marokora estraditatzeko erabakiaren aurkako protestak areagotu dira azken asteetan Euskadin eta Estatu osoan. Horren harira, hainbat elkarretaratze antolatu dituzte, tartean, larunbat arratsalde honetan bertan, Bilbon.
Hassanna Aaliak 26 urte ditu. 22 urterekin iritsi zen Euskadira ikasketa-beka bati esker. 2013an Saharara itzultzear zenean, ezagutu zuen Marokoko epaitegi militar batek bizi osoko zigorra ezarri ziola. Hassanak salatu duenez,"bi bider izan naiz kontu beragatik epaitua, epaiketa fartsa izan da, inolako frogarik gabe, eta bigarrenean militarrek zibila epaitu dute, bertan egoteko aukerarik gabe, gainera".
Ehunka lagun batu dira larunbat honetan Bilbon, Hassana Aalia aktibista sahararrari babesa emateko eta Espainiako Barne Ministerioari asilo politikoa eman diezaiola eskatzeko.
Gdeim Izik kanpalekua
Gaztea epaitzeko arrazoiak Gdeim Iziken jazotakoan bilatu behar ditugu. 2010ean 20.000 bat biztanlek Gdeim Izik kanpalekuan bildu ziren, eta 28 egunez sahararren bizi-baldintzen aurkako protestaldia egin zuten. Hassanak dioenez, "sekulako askatasun-haizea bizi izan genuen egun haietan kanpalekuan, ikaragarria izan zen; jendeak aske adierazteko aukera zeukan, eta inork ez zuen hirietara itzuli nahi".
Marokoko Segurtasun Indarreko 3.000 agente baino gehiagok kanpalekua indarrez hustu zuten. Marokok dioenez, 11 polizia eta 3 saharar hil ziren hango borroketan. Ordea, nazioarteko begiraleek zabaldu zutenez, kanpalekuko sahararren artean ehunka atxilotu, torturatu eta hildakoak ere izan zirela.
Gainera, Amnesty International eta Human Rights Watchek Hassanna eta beste 25 kideren aurkako epaiketa militarretan bermerik izan ez zirela salatu zuten: asmatutako agiriak, frogarik eza eta torturaz lortutako salaketak, besteak beste.
Aaliaren defentsa
Espainian errefuxiatu politiko bilakatzeko tramiteak egin ditu gazte sahararrak, baina Barne Ministerioak uko egin dio asiloa emateari, Marokon 17 urte zituenetik hainbat bider atxilotu eta torturatua izan zela onartu arren, espetxe-zigorra ezarria daukala argudiatuta. Gauzak horrela, Hassanaren abokatuak Audientzia Nazionalera jo du estradiziora daramaten tramiteak eteteko.
Hassannak fedea dauka oraindik haren herriaren askatasunean: "erresistentzia, borrokari eusteko prest dagoen herria dagoen bitartean, badut itxaropena iritsiko garela".
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.