San Adriango kobazuloan neandertalak bizi izan zirela berretsi du Aranzadik
40.000 urte baino gehiago dituzten piezak berreskuratu dituzte arkeologoek. Aranzadik bi hamarkada daramatza Gipuzkoan, Aizkorri mendilerroan, dagoen tunel horretan indusketak egiten. Historiako garai ugaritako aztarnak aurkitu dituzte.
Aurten indusketa egin duen Aranzadiko taldea Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin. Argazkia: Aranzadi.
Aranzadi Zientzia Elkarteak San Adrian-Lizarrate kobazuloan neandertalak bizi izan zirela baieztatu du. Elkarte horretako arkeologoak 40.000 urte baino gehiago dituzten mousteriar kulturako piezak berreskuratu dituzte Gipuzkoan, Aizkorri mendiaren magalean eta Arabatik gertu, dagoen aztarnategian. Gune hori "pasabide estrategikoa" izan zela iradokitzen dute aurkitutako aztarnek.
Aranzadiko arkeologo-taldeek bi hamarkada daramatzate aztarnategi horretan indusketak egiten. Hasieratik "emaitza positiboak" izan dituzte; izan ere, urte hauetan guztietan Erdi Aroko, Brontze Aroko eta garai zaharragotako (Madeleine aldia, 14.000 urte) material arkeologikoak aurkitu dituzte.
2023ko abuztuan jakinarazi zuten neanderthalek tunela erabili izanaren ebidentziak aurkitu zituztela. Orduan azpimarratu zuten lehen aldiz aurkitu zirela gizaki hauen aztarnak Kantauri isurialdean 1.000 metroko altitudean, eta, datu garrantzitsutzat jo zuten, kontinentean garai hartan zeuden tenperatura baxuak kontuan hartuta.
Ostegun honetan argitaratutako ohar batean, Aranzadik azaldu du uztailean arkeologian aritzen diren hamar bat boluntariok eta profesionalek osatutako talde batek "bi zundaketa oso sakon” (ia 3 metrokoak) egin dituela, historiaurreko aztarnak aurkitzeko asmoz.
Lehen zundaketan Madeleine aldiko piezak aurkitu dituzte; alegia, duela 14.000 urte inguru bizi ziren homo sapiens-ak. Bigarrenean, berriz, aztarna oso zaharretara iristea lortu dute: "gurea ez den beste espezie baten aztarnak aurkitu dituzte; neandertalenak, hain zuzen ere".
Sarritan erabiltzen zuten pasabidea
Jexux Tapia Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Saileko zuzendariak azaldu duenez, aurkitutako materialek erakusten dute neandertalek San Adrian "maiz erabiltzen zutela" azken glaziazioaren faserik epelenean, duela 41.000 urte inguru, "ez soilik noizean behin".
Aurkitutako aztarnen artean, tresna ebakitzaileak zizelkatzeko erabilitako arroka mota desberdinak identifikatu dira; silexaren kasuan, Urbasa, Trebiñu eta Flyschetik ekarritako barietateak.
Bere hitzetan, “horrek esan nahi du neandertalek San Adrian hartu zutela joan-etorri nomadetarako pasabide estrategiko gisa”.
Harrizko aztarnez gainera, animalien hezurren zatiak ere berreskuratu dira. Horietako batzuk neandertalek kontsumitutako piezenak dira, baina tartean badaude kobazuloa okupatu zuten beste haragijale batzuen arrastoak ere, hartzenak adibidez.
“Hori dela eta, bereizi behar ditugu neandertalek harrapatutako harrapakinei dagozkien hezurrak eta haragijaleek eraman zituztenak, eta, horretarako, hezur bakoitzean ikusitako hausturak eta markak hartu behar dira kontuan.”
Aztarna horiek topatu diren geruzetan gero eta pieza gehiago ere badituztela aurreikusten du Aranzadik eta hurrengo kanpainetan ebidentzia multzo zabalagoa berreskuratzea espero dute, San Adrianen neandertalek egin zituzten jarduerak interpretatu ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.