Kopilotuak nahita amildu zuen hegazkina, Fiskaltzaren arabera
150 pertsona zeramatzala Frantziako Alpeetan asteartean amildu zen hegazkinaren kopilotuak nahita eragin zuen istripua, Marseillako Fiskaltzak jakinarazi duenez. Kopilotuak "hegazkina suntsitu nahi zuen", horren ustez, baina ez du argitu zergatik egin zuen. Dena dela, "atentatu terrorista izan zela pentsatzeko zantzurik ez dago", argitu du fiskalak.
Brice Robin Germanwings konpainiako hegazkin istripua ikertzen ari den Marseillako fiskalak agerraldia egin du ostegun honetan, eta datu argigarriak eman ditu bertan, azken orduetan indartu den hipotesia berresten duten datuak, hain zuzen. Izan ere, The New York Times egunkariak zabaldu duenez, pilotua kabinatik atera zen, baina gero ezin izan zen berriro sartu, barruan zegoen beste pilotuak utzi ez ziolako.
Fiskalaren hitzetan, hegazkinaren kopilotua bakarrik geratu zen, pilotua kabinatik atera zenean. Hegazkinaren kutxa beltzaren grabazioan entzun daitekeenez, pilotuak kopilotuari eskatu zion "hegazkinaren kontrola hartzeko" (litekeena da komunera joan izana). Segidan, kabinako jarleku bat mugitzen eta, ondoren, atea ixten entzuten omen da grabazioan.
"Hegazkina suntsitzea zuen helburu"
Orduan, bakarrik zegoela, hegazkinak behera egiteko maniobra abiatu zuen kopilotuak, eta, beraz, istripua "nahita" eragin zuela ondorioztatu daiteke.
Andreas Lubitz kopilotuak 28 urte zituen, eta Alemaniako Renania-Palatinatua estatu federatuan bizi zen, Montabaur herrian. Fiskalaren arabera, Bremenen trebatu zen pilotu gisa.
Robinen esanetan, kopilotua "bizirik" zegoen hegazkinak Alpeetako eremu malkartsua jo zuenean. Izan ere, fiskalak azaldu duenez, kutxa beltzaren grabazioan kopilotua "arnasa normaltasunez ari zen hartzen". Hegazkina amildu baino 10 minutu arinago "ez da ezertxo ere entzuten, isiltasuna erabatekoa zen", erantsi du fiskalak.
"Ez dakigu zergatik egin zuen, baina hegazkina suntsitu nahi zuela ondorioztatu daiteke", esan du. Marseillako fiskalak ez du "suizidio" hitza aipatu bere agerraldian, 150 lagunen heriotzaren "erantzule" izan daitekeelakoan.
Ikertzaileen arabera, bidaiariak ez ziren kabinan gertatzen ari zenaz konturatu. Izan ere, kutxa beltzean erregistratutako audioan ez da oihurik entzuten, ez behintzat azken unera arte. Fiskalaren hitzetan, A-320 hegazkina "oso handia" da, eta bidaiariak kabinatik urrun daude. "Hegazkinak eztanda egin zuen mendien kontra jotzean. 150 lagunak berehala hil ziren", azaldu du fiskalak.
Prentsaurrekoa egin baino lehen, datu hauen guztien berri eman die Marseillako fiskalak biktimen senitartekoei. "Galdera asko egin dizkidate, eta guztia azaltzen saiatu naiz", azaldu du.
Kopilotuak atentatu terrorista egin nahi ote zuen galdetu diotenean, Marseillako fiskalak baztertu egin du aukera hori: "Ez dago hori pentsatzeko zantzurik".
Ostegun honetan Lubitzen etxea eta haren gurasoen etxebizitza Montabauren miatzeko agindua eman du Düsseldorfeko Fiskaltzak. Horrela, kopilotuaren etxeetatik poltsekin eta kutxekin atera dira poliziak.
Lufthansa: 'Pilotua egokia zen % 100ean'
Carsten Spohr Lufthansako presidenteak ziurtatu duenez, Lufthansa eta Germanwings konpainiak "lur jota" daude eta gaineratu du ez dituela ezagutzen kopilotuak hegazkina amiltzeko izan zitzakeen arrazoiak.
"Gure amesgaiztorik okerrenean ere ezin genuen irudikatu horrelako zerbait gerta zitekeenik", adierazi du kazetarien aurrean. Azpimarratu duenez, hegazkin konpainiak kontu handiz aukeratzen ditu langileak eta pilotuak zein kopilotuak azterketa tekniko eta mediku azterketa guztiak gaindituak zituzten.
"Egokia zen % 100ean eta bere jarrera apartekoa zen", esan du Andreas Lubitz 28 urteko kopilotu alemaniarraren inguruan. "Ezin genuen imajinatu horrelakorik gerta zitekeenik", nabarmendu du.
Spohrrek azaldu duenez, Irailaren 11ko atentatuen ondotik, haren konpainiak kabinetako ateak babesteko eta indartzeko neurriak hartu zituen, edonork bertara sartzeko aukerarik izan ez zezan. Hala eta guztiz ere, "kode bat sartzeko aukera egon badago, barrukoak atea ireki ezin duen kasuetan, kanpokoak ireki dezan".
kodigo bat badugu, kabina barruko pilotuak, ondoeza izan duelako adibidez, atea ireki ezin duen kasuetan, kanpokoak ireki dezan'.
Gainera, behin baino gehiagotan berretsi du asteartean gertatutakoa "kasu indibidual, berezi eta isolatua" dela.
Spohrren esanetan, duela sei urte "aldi luze baterako" bere lanaldia eten egin zuen, baina, azterketa bat egin ondoren, berriz lanean hasi zen. Gaineratu duenez, ez da inolako mugarik ageri hari egindako mediku txostenean eta lanerako pertsona gaitzat jo zuten.
Bestalde, Lufthansako presidenteak erabateko konfiantza erakutsi du haren langileekiko eta adierazi du bere konpainiako pilotuak munduko onenak direla.
Omenaldi hunkigarria
Hildakoak deitoratu dituzte biktimen senitartekoek ostegun honetan istripua gertatu zen zonaldetik gertu. Hala ere, ikerketaren aurreneko ondorioek senitartekoak astindu dituzte.
Ostegun honetan Frantziara hegazkinez joan diren 62 senideak eta bart autobusez abiatu ziren beste 14 goizean bildu dira Marseillako aireportuan. Frantziako agintariek hartu dituzte bertan, eta gutxi geroago Brice Robin fiskalak kazetariei azaldu beharrekoa aurreratu diete.
Ikerketaren norabide berriak senideak hunkitu ditu. Jendarmeriak lagunduta Le Vernet herri txikira heldu dira, tragedia gertatu zen tokitik gertuen dagoen herrixkara, alegia.
Le Verneten, 250 bat senitartekok, Bartzelonatik zein Düsseldorfetik etorritakoak, hildakoei omenaldi hunkigarria egin diete.
Dozena bat bandera zabaldu dituzte zeremonian hildakoen herritartasuna ordezkatzeko, eta biktimen senideek plaka bati estalkia kendu diote.
Ondoren, zortzi autobusek senideak Seyne-les-Alpesera eraman dituzte. Erreskate taldeen zentroa eta hil-kapera bertan daude.
Biktimen senitarteko gehienak goizaldean itzuliko dira Espainiara. Bien bitartean, erantzukizunak eskatzen hasi dira eta pilotuen aukeraketa zalantzan jarri dute.
Kabinetako atea irekitzeko protokoloa
Irailaren 11ko atentatuen ondotik, hegazkinetako kabinek ate blindatuak dituzte, eta hegazkina aireratzen denetik, itxita egon behar dute. Dena dela, tripulazioko kideek badute ate hori kanpotik zabaltzeko aukera, baina barruan denak propio ixten ez badu. Ikerketaren arabera, horixe gertatu zen asteartean Alpeetan amildu zen hegazkinean.
Airbus hegazkinen kabinetako atea irekitzeko protokoloa:
Hegazkin konpainiek galerak izan dituzte Burtsan
Marseillako fiskalaren prentsaurrekoaren ondotik, burtsan kotizatzen duten hegazkin konpainiek % 1-2ren arteko galerak izan dituzte Europako merkatuetan.
Bestalde, kopilotuak hegazkina nahita amildu zuela jakin ostean, "hunkituta" dagoela esan du Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Twitterren:
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriko talde feministek elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako
Hilketa matxista honen aurrean kalera irteteko eta gaitzespena adierazteko eskatu diete Basauriko Asanblada Feministak eta Emakumeok Bat Koordinadorak herritarrei, "terrorismo matxistaren aurrean" mobilizazio soziala funtsezko tresna dela ziurtatuta.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.