Tragedia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak dio Lubitzek tratamendua jaso zuela jokabide suizidengatik

Airbus A320eko hilotzak edo gorpuzkinak identifikatzeko lanean diharduen aditu batzordetik esan dute bitik lau hilabetera beharko dituztela identifikazioen berri emateko.
18:00 - 20:00
Lubitzek tratamendua jaso zuen 'jokabide suizidengatik'

Dusseldorfeko Fiskaltzak jakitera eman duenez, aurreko astean Frantziako Alpeetan Germanwingsen hegazkina ustez mendiaren kontra jo zuen pilotuak tratamendua jaso zuen "jokabide suizidengatik" duela urte batzuk, denbora luze batez, pilotu lizentzia lortu aurretik.

"Gero, gehiagotan bisitatu zuen medikua eta bajak jaso zituen, baina horietan ez zen jokabide suiziden inguruko ezer agertzen", azpimarratu du Fiskaltzak prentsa-ohar batean.

Gaineratu duenez, Andres Lubitzen etxeetan atzemandako dokumentaziotik ezin da ondorioztatu "gaixotasun fisikorik" zuenik.

Fiskaltzak Lubitzen Dusseldorfeko etxean eta Montabaurreko gurasoen etxean atzemandako dokumentazioa aztertzen jarraitzen du.

Hala ere, oraindik ez dute Germanwingsen ezbeharra zergatik eragin zuen azaltzen duen ezer, ezta adio mezu edo antzekorik ere.

Fiskaltzak dio Germanwingsen kopilotua izan zela Bartzelona-Dusseldorf lineako hegazkina mendiaren kontra nahita eraman zuena. Guztira 150 hil ziren, gehienak espainiarrak eta alemaniarrak.

Gainera, senideak eta gertukoak elkarrizketatu dituzte, eta ez dute horietan ere jokabidearen "arrazoi posibleen inguruko zantzurik aurkitu".

"Auzian lan egiten ari diren agintariek gertakarietara mugatu behar dute", azpimarratu du Lubitzen gaixotasunei buruzko zurrumurruei erreferentzia eginez.

Bi eta lau hilabete artean, gorpuak identifikatzeko

Airbus A320eko hilotzak edo gorpuzkinak identifikatzeko lanean diharduen aditu batzordetik esan dute bitik lau hilabetera beharko dituztela analisien emaitzak jakinarazteko.

"Ez da inoren nortasunik jakinaraziko analisi guztien emaitzak izan arte, eta horretarako bitik lau hilabetera beharko ditugu?, adierazi die hedabideei Fraçois Daoustek, Frantziako Poliziako Ikerketa Kriminaleko Institutuko zuzendariak. Daoustek gaineratu du ezin dela ziurtatu 150 biktimak identifikatu ahal izango dituztenik.

Aste honekin batera amaituko da gorpuzkinak bilatzeko lehenengo operazioa, ikertzaileak azaldu duenez. Hurrengo bi asteetan fuselajearen zatiak jasoko dituzte, eta hurrengoetan berriro aztertuko dute hegazkina erori zen eremua, 2,5 hektarea, giza arrasto gehiagoren bila.

Gorpuzkinak ezbeharra gertatu zen lekutik gertu altxatu duten operazio zentroko laborategian gordetzen dituzte, eta horien lagin txikiak bidaltzen dituzte institutura DNA frogak egiteko. Han, emaitzak lortzen dituztenean, ezbeharra gertatu zen lekuko langileei jakinarazten diete, DNA bereko gorpuzkinak batera pilatzeko.

Orain arte 400 lagin aztertu dituzte, eta dagoeneko 78 DNA desberdin bereizi dituzte. Baina identifikaziorako lana luzea eta zaila omen da, datu medikuekin eta hortzetakoekin, sendiak emandako ezaugarriekin (tatuajeak, etab), eta gertuko senideen DNA profilekin alderatu behar baitituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X