Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Balizko meningitis kasu bat atzeman dute Barañaingo ikastetxe batean

Lau urteko ume bat da gaixotasuna izan lezakeena. Ikaskideei eta irakasleei tratamendua eman diete, badaezpada.

Nafarroako Osasun Kontseilaritzak jakinarazi duenez, balizko meningitis kasu bat atzeman dute Barañaingo Santa Luisa de Marillac ikastetxeko lau urteko mutil batean.

Adingabea Nafarroako Ospitalean dago atzotik, eta hobera egiten ari da.

Protokoloari jarraiki, umearen senideei, ikaskideei eta irakasleei prebentzio tratamendua jarri diete.

Gainera, hainbat mediku ikastetxeko irakasleekin eta gurasoekin bildu dira, gaixotasunari buruzko azalpenak emateko eta prebentzio neurriak azaltzeko.

Oraingoz ez dago argi zein den umeak izan lezakeen meningitis mota.

Nafarroako Gobernuaren esanetan, ikastetxeak "normaltasun osoz" jarraituko du jarduera guztiekin, eta ez da beharrezkoa izango ezohiko garbiketa neurririk abiatzea.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Foru Gobernuak "lasaitasuna" eskatu du Izarbeibarko sutearen aurrean: "Ez du herrigunerik kaltetu"

Amparo Lopez Barne, Funtzio Publiko eta Justizia kontseilariak "lasaitasun" mezua zabaldu du Muruzabal, Eneritz, Añorbe eta Obanosen artean piztutako sutearen aurrean, "ez baitago, a priori, herrigunerik kaltetutaa". "Eta ez dugu uste gertatuko denik", gaineratu du. Bestalde, Maria Chivitek Nafarroako presidenteak eskertu egin du "inguruko alkateekin izaten ari garen lankidetza perfektua".

Gehiago kargatu