Andre Maria Zuriaren eguna jai-jarduerez beteta dator
Kontsulta ezazu Gasteizko jaietako egun handiaren egitarau osoa, hemen.
Egun handia Egunsetiko Arrosarioarekin eta Andre Maria Zuriaren plazako mezarekin hasi da. Argazkia: EFE
Astearte honetan, abuztuaren 5ean, Gasteizek jaietako egun handia ospatuko du. Andre Maria Zuriaren bigarren egun hau adin eta gustu guztietarako jarduerez beteta dator. Jarraian, programa osoa errepasatuko dugu.
09:00. Lore Eskaintza eta Ohorezko Aurreskua Andre Maria Zuriari, blusa eta nesken kuadrilla guztien eskutik.
10:00. Arabako bolo erakustaldia, Foruen plazako bolatokian.
10:30. Bigantxak.
10:30. Meza Pontifikala. San Migel Elizako Udalbatzaren ohorezko aurreskua eta eskaintza.
10:30. Andre Maria Zuriaren jaietako Eskuz Binakako Euskal Pilota Txapelketa, Foruen plazako frontoian (euria egiten badu, Ogeta pilotalekuan).
10:30. Green Capital Pala Txapelketaren finala, Foruen plazako frontoian (euria egiten badu, Ogeta pilotalekuan).
11:00-14:00. Fanfarrea: Gesaltza.
11:00. Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten Konpartsa. Kalejira San Prudentzio kaletik, Dato, Posta, Agirre Lehendakaria, Mateo Moraza kaleetan ibilita, eta San Migeleko eskailerak igarota.
11:00-14:30. Andre Maria Zuriaren jaietako azoka, Santa Barbara plazan.
11:30-14:00. Haur eta gazteentzako abentura-gunea, Arriaga parkean.
11:30. Erraldoien Konpartsaren dantzaldia, San Migeleko eskaileretan.
12:00. Jotak: Erriberako ahotsak. Prado parkea.
12:00. Haurrentzako ikuskizuna: "Aztikeriak", Tor eta Txoborro Magoak. Peñafloridako Kondearen plaza.
12:00-14:30. Zoko arabiarra, artisautza eta animazioak. Juan de Ayala plaza.
12:00. Gasteizko Zortzikoa, soka-dantza. Gasteizko dantzariak eta Udal Txistulari Banda. Plaza Berria.
12:00. Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten Konpartsa. Kalejira, Andre Maria Zuriaren plazatik. Ibilbidea: Andre Maria Zuriaren plaza, Posta, Independentzia eta Foruen plaza.
12:00. Trikitia. Udal Folklore Akademiako trikitilariak. Aihotz plaza.
12:00. Herri kirolen Andre Maria Zuria txapelketa. Aizkolariak, harri-jasotzea eta gizonezkoen ingude-jasotzea, Foruen plazan.
13:00. Bertso-saioa: Maddi Agirre eta Alaia Martin. Aurkezlea: Oier Suarez. Aihotz plaza.
13:00. Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten Konpartsa. Foru plazatik kalejira. Ibilbidea: Alaba Jenerala, Dato, Arka plaza, San Prudentzio eta San Antonio.
13:00. Kontzertua: Udal Musika Banda. Florida parkeko kioskoa.
13:00. Ikurrinari omenaldia. Plaza Berria. Antolatzailea: Blusen eta Nesken Batzordea. Laguntzailea: Algara Dantza Taldea.
16:30. Joaneko paseotxoa. Gasteizko Jaiak Nesken eta Blusen Elkarteen Federazioa. Plaza Berritik Dato eta Florida kaleetatik, Errioxa kaleraino.
17:00-20:30. Haurrentzako eta gazteentzako abentura gunea. Arriaga parkea.
17:00. Joaneko paseotxoa. Blusen eta Nesken Batzordea. Plaza Berritik Dato eta Florida kaleetatik, Errioxa kaleraino.
17.:00-0:00. Andre Maria Zuriaren jaietako azoka. Santa Barbara plaza.
17:30. Alegrien Rave. By Axier K. Green Capital plaza.
17:30. DJ Biznietos, Memoriaren Plazan.
17:45. Esku pilota profesionala. Andre Maria Zuriaren Txapelketako finalerdia. Ogeta pilotalekua.
18:00. Erakustaldia: Pilotagunea. Eskola Kirolaren Eguna. Foruen plazako frontoia (euria egiten badu, Ogeta pilotalekuan).
18:30-21:30. Naizarai txistulariak. Erdialdea eta Hirigune Historikoa.
18:30-20:30. Gargantua. Fernandez de Pierola Gotzainaren lorategiak.
18:30. X. Arabako Bolo Txapelketa. Foruen plazako bolatokia.
19:00. Kontzertua: I see explosions. Falerina lorategia.
19:00-21:30. Dantzak: Yatagan Orkestra. Florida parkeko kioskoa.
19:00. Disko txikia: "Non dago abestia?". Dj Maite. Fernandez de Pierola Gotzainaren lorategiak.
19:00-02:00. Zoko arabiarra. Mundu arabiarreko sukaldaritza, artisautza eta animazioak. Juan de Ayala plaza.
19:30. Umorearen txokoa: Oscar Terol & Gorka Aginagalde. 'Todo positivo'. Prado parkea.
19:45. Kontzertua: Korrontzi. Santa Maria plaza.
20:00. Bueltako paseotxoa Gasteizko Jaiak Nesken eta Blusen Elkarteen Federazioa. Independentziatik Jesus Guridi kaletik eta Dato kaletik, Errioxa kalera.
20:00. Antzerkia: 'Querida Agatha Christie'.
20:30. Kontzertua: Laztana Laztana. Falerina lorategia.
20:30. Blusen eta Nesken Batzordea. Independentziatik Jesus Guridi kaletik eta Dato kaletik, Errioxa kalera.
21:00. Igel musikalaren jolasa. Pedro Orbea kalea.
21:15. Larrain Dantza eta Txulalai. Santa Maria plaza, Udal Folklore Akademiako gaitariak.
22.00-1.00. Fanfarreak: Kilkir eta Ezberdinak. Erdialdea eta Hirigune Historikoa.
22:00. Diskoteka mugikorra. Santa Barbara plaza.
22:30. Zezensuzkoak. Olagibel kalea.
22:30. Kontzertua: Vocal Tempo. Kubako musika. Probintzia plaza.
23:00. Kontzertua: Merina Gris. Aihotz plaza.
23:00. Gasteizko ikuskizun piroteknikoen erakusketa Mendizabalan (azokaren ondoan), Pirotecnia Valecearen eskutik.
23.30-2.30. Kresala Arka plazan.
23.50. Margodiska DJ Krosskorekin. Fernandez de Pierola Gotzainaren lorategiak.
23.55. Brigade Loco taldearen kontzertua, txosnetan.
23.59. Kontzertua: Isabel Aaiun. Foruen plaza.
0.30. Orkestra: Alaska on Tour. Plaza Berria.