Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume baten gorpua aurkitu dute Zadorra ibaian, Gasteizen

Atzo 85 urteko emakume bat desagertu zela salatu zuten, eta litekeena da bera izatea.
Zadorra ibaia
Zadorra ibaia

Emakume zahar baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Zadorra ibaian, Gasteizko Abetxuko auzoaren parean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Emakumearen hilotza 08:30ean aurkitu du Ertzaintzak, Zadorran, Abetxuku auzoko zubitik gertu.

Dirudienez, aipatu iturrien arabera, litekeena da 85 urteko emakume baten gorpua izatea; izan ere, atzo salatu zuten haren desagerpena. El Pilar adinekoentzako zentro soziokulturaletik atera zen 17:00etan, eta ez zen etxera itzuli.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X