Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Konpartsen desfileak girotuko ditu Gasteizko inauteriak

Gasteizen, otsailaren 2an hasiko dituzte inauteriak eta festa-giroa otsailaren 9a arte luzatuko da.
Gasteizko konpartsen aurkezpena otsailaren 2an izango da. Argazkia: Gasteizko Udala
Gasteizko konpartsen aurkezpena otsailaren 2an izango da. Argazkia: Gasteizko Udala

Gasteiz dagoeneko inauterien zain dago. Ikuskizunez, musikaz eta mozorroen kolorez jantzitako astearen zain.

Inauteriak otsailaren 2an (asteartea) hasiko dira ofizialki, Goiuri Jauregian egingo duten konpartsen aurkezpenarekin. Sarrera doanekoa izango da, lekuak bete arte.

Festa otsailaren 4an (osteguna), iritsiko da Gasteizko kaleetara. Haurren koro ezberdinek Gasteizko plaza ezberdinetara kantuka joango dira.

Otsailaren 5ean (ostirala), Andra Mari Zuriaren Plazan, 21:00etatik aurrera, ‘Indarteriak’ izeneko ikuskizuna eskainiko du Indarra kultur elkarteak.

Otsailaren 6an (larunbata),  ekitaldi ugari izango dira eguerditik hasita. Baina ekimen nagusia, konpartsen mozorro desfilea izango da. 19:00etan abiatuko dira Legutioko Atetik.

23:00etan, Joselu Anaiak plaza-taldeak emanaldia eskainiko du Espainia Plazan jarritako eszenatokian. Gauerdian, berriz, sanba erritmoak eta danbor-hotsak nagusituko dira, Beriba Samba Eskolaren eskutik. Kalejira Andre Mari Zuriaren Plazan hasiko da.

Otsailaren 7an (igandea), gasteiztarrek inauterietako azken desfilea ikusteko aukera izango dute. Konpartsak 12:00etan aterako dira kalera.

Otsailaren 9an (asteartea), Haitzama plaza-taldeak arratsaldea girotuko du, Sardinaren Erreketak, 20:00etan, inauteriei amaiera eman aurretik.

Kontsutatu oso-osorik Gasteizko inauterien programazioa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X