Hezkuntzako eskaintza publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskarazko postuak 2017ko LPEan aterako ditu Nafarroako Gobernuak

Mendoza Hezkuntza kontseilariak nabarmendu duenez, aurtengo eskaintza publikotik kendutako 120 postu horiek "ez dira galdu".
Euskadi irratia Faktoria Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilaria Argazkia EFE
Euskadi irratia Faktoria Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilaria Argazkia EFE

Jose Luis Mendoza Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak iragarri duenez, aurten Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikotik (LEP) azken unean kendutako euskarazko 120 postuak 2017an aterako dituzte, Gobernuak egin asmo duen beste lan eskaintza publiko batean. "Ez dira galdu", azpimarratu du.

"Zuhurtziaz erreserbatutako 120 postu horiek datorren urteko eskaintzan sartu ahal izango ditugulakoan gaude", esan die kazetariei Nafarroako Parlamentuan egiten ari diren osoko bilkurara sartu baino lehen.

"Postu horiek ez dira galdu, dena ondo bidean, atera egingo ditugu", nabarmendu du Mendozak. Horren esanetan, Estatuko Abokatutzak LEParen kontra iragarritako helegitearen aurrean, "zuhurtziaz eta segurtasun juridikoagatik" postu horiek ez ateratzea erabaki du Gobernuak.

"Hasierako asmoa Nafarroako Gobernuak 2015ean onartutako Lan Eskaintza Publikoa eta 2016koa batera ateratzea zen, guztira 425 postu", gogoratu du, baina "Abokatutzak aurkeztutako errekurtsoak airean utzi ditu Haur eta Lehen Hezkuntzarako zeuden 100 postuak". Postu horiek arriskuan ikusita, atzera egin du Barkosen gobernuak, eta 2017ko lan eskaintzara atzeratzea erabaki: "Ez geneukan segurtasun juridikorik", azaldu du.

Zerrendak bateratuak edo berezitakoak izango ote diren galdetuta, azterketak "egun ezberdinetan izango dira, hala, euskaraz zein gaztelaniaz, bietara, aurkezteko modua daukanak aukera izan dezan", gaineratu du.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nagore Laffage oroitu dute Iruñean, hil zutenetik 17 urte pasa direnean

Duela 17 urte hil zuen Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage, honek 20 urte zituenean. Hura oroitzeko elkarretaratzean, dozenaka lagun bildu dira Astelehen Lilak elkarteak deituta, Asun Casasolari, Nagore Laffageren amari, babesa erakusteko.  Musikaz jantzitako ekitaldian, besteak beste, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea, Joseba Asiron Iruñeko alkatea eta UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin alderdietako ordezkariak ere izan dira.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Giako Andre Mariaren eguna ospatu dute Portugaleten

Ohitura den legez, uztailaren 1ean milaka pertsona gerturatu dira Portugaletera Giako Andre Mariaren eguna ospatzera. Egun osoko egitarau oparoa antolatu dute: prozesioaz gainera, jaitsierak, musika, herri-kirolak eta jokoak izango dira giroa alaitzeko.

Udalekuak colonias orio
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian dira aldundiek eskaintzen dituzten udalekuak

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan 4.000 plaza baino gehiago eskaintzen dira 7 eta 13 urte bitarteko neska-mutilentzat. Horrez gain, 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat ere eskaintzen dira oporretako egonaldiak.

calor telefono movil playa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nola eragiten die beroak gailu elektronikoei?

Tenperatura altuen eta bero-boladen ondorioak pairatzea ez da soilik gizakion kontua. Askotan, gailu elektronikoek, gure egunerokoan hain beharrezkoak direnek, funtzionatzeari uzten diote beroa dela eta.

OTA Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TAO zerbitzua, udan: Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean izango diren aldaketa nagusiak

Bilbon, larunbatetan eta jaiegunetan zerbitzua bertan behera geldituko da, eta abuztutik arratsaldetan gauza bera gertatuko da. Gasteizen, abuztuaren 4tik 31ra bitartean ez da zerbitzua ordaindu beharko. Aitzitik, Donostian larunbat arratsaldeetara eta igande eta jaiegunetara zabalduko da, eta Iruñean, sanferminetan, eguneko 24 orduetan ordaindu beharko da. 

Gehiago kargatu