Astelehenetik falta da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vianan galdutako emakumearen bila jarraitzen dute

Asteleheneko arratsaldeko zazpiak geroztik ez dute 60 urte inguruko Vianako emakumearen arrastorik.

Berriro hasi dira astelehen arratsaldeko zazpiak geroztik Vianan falta den emakumearen bila. Emakumearen senideek astelehen gauean jarri zuten salaketa.

Nafarroako Foru Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, ez dute baztertzen emakumeak bere borondatez alde egin izana.

Emakumea -60 urte inguru dituen Vianako bizilaguna- astelehen arratsaldeko zazpiak aldera irten zen haren etxetik ahizparenera joateko, baina ez zen inoiz heldu eta geroztik ez dute haren berririk.

Itzultzen ez zela ikusita, haren senideek salaketa jarri zuten gauerdi aldera. Suhiltzaileekin batera, Salbamenduko Txakur Unitateko boluntarioak, foruzainak eta guardia zibilak ari dira ibaia eta inguruak arakatzen.

 

atzen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X