Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elizak bere egindako eraikinak gizarteari itzultzeko eskaria

Eliza Katolikoak bere izenean jarri ditu eliza, baseliza eta lursail ugari. Inmatrikulazio horien aurka lan egiten duten elkarteen iritziz, ondasun guztiak gizartearenak dira.
18:00 - 20:00
Elizak bere egin dituen eraikinak berreskuratzea helburu

15 autonomia-erkidegotako hainbat elkartek, EAE eta Nafarroa barne, "Eliza Katolikoak inmatrikulatutako ondarea errekuperatzeko koordinakundea" sortu dute gaur Iruñean. Elizak bere izenean jarritako eraikinak gizarteari itzultzeko helburuz hasi dira lanean.

Eliza Katolikoak 1946. urteaz gero bere izenean jarri zituen zenbait tenplu (Kordobako katedraleko meskita, esaterako), baseliza, basilika, etxebizitza, lursail eta bestelako eraikin. Sortu berri den elkarteak gizarteri itzuli nahi dizkio, elizari ez dagozkiola argudiatuta.

Asteburu honetan Iruñean bildu ondoren, agiri bat adostu eta prentsaurreko batean aurkeztu dute. Hala, apezpikuaren ziurtagiria soilik erabiliz, jabegorik frogatu gabe eta arau frankistetan oinarrituz "estatu espainiak XX. mendearen erdialdetik jasandako espoliazio monumentala" gaitzesi dute.

Nafarroako Ondarearen Babeserako Plataformaren esanetan, Nafarroan 1.087 eraikin inmatrikulatu zituen Elizak 1998 eta 2007 urteen artean. Datu horrek garbi uzten du talde hauek salatzen duten bolumena esanguratsua dela.

Andres Valentin ordezkari nafarrak azaldu duenaren arabera, plataformak sortu nahi dituzte autonomia-erkigoetan, ondasun horiek errekuperatzeko. Udaletxeei "protagonismoa" emateaz gain, 1946 eta 2015 urteen artean inmatrikulatutako ondasunak identifikatu nahi dituzte, "espoliazioaren ondorioak eta kostu soziala neurtzeko".

Era berean, inmatrikulatutako eraikinak errekuperatzeko inbertsio publikoak baldintzatu nahi dituzte. Gainera, ekimen instituzionalak, juridikoak eta legegileak bultzatzeko xedea dute, gobernuek eta parlamentuek ondare hori berreskura dezaten. Azkenik, protesta-ekintzak ere antolatzeko asmoa dute.

EH Bildu, Izquierda-Ezkerra edo Podemos alderdiak izan dira ekitaldian, eta Valentinek onartu du "bide luzeko ahalegina izango dela, irtenbide politikoa behar duen maratoia, azken batean".

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chikungunya: tigre-eltxoaren gaixotasuna saihesteko gakoak eta aholkuak

Pello Latasak, Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko zaintza epidemiologikorako arduradunak, tigre-eltxoek kutsatzen duten chikungunya gaitzaren inguruan mintzatu da. Latasak azaldu duenez, gaitza ez da zuzenean gizakien artean transmititzen; hala ere, badira salbuespenak. Bideo honetan sintomak zeintzuk diren, transmisioa nola ematen den eta gaitzari aurre egiteko gomendioak eman dizkigu arduradunak.

Gehiago kargatu