Irala auzoaren mendeurrena ospatzeko jarduera ugari antolatu dituzte
Azaro eta abenduan zehar, Bilboko Iralabarri auzoaren mendeurrena ospatzeko jarduera ezberdinak antolatu dituzte auzokideek.
Ostiral honetatik hasita, Iralabarri auzoaren bilakaerari buruzko ikuspegia eskaintzen duen erakusketa bisitatzeko aukera egongo da, Kirikiño etorbideko plazan, abenduaren 18ra arte. Erakusketa hori hamabi panelek osatzen dute eta Bilbao Izan programaren barruan sartzen da.
Antzinako argazkien, prentsako aipamenen eta material dokumental anitzaren bitartez, Bilboko gune berezi horren historia erakusten du erakusketa horrek, auzo bitxi hori sortu zenetik gaur egunera arte. Izan ere, XX. mendearen hasieran, Juan Jose Irala industria gizonak Harino Panadera lantegia eraiki zuen, eta garai hartako asmo handiko hirigintza proiektua jarri zuen martxan.
“Iralabarri: auzo baten bizitzan, mendeurrena” izena duen erakusketak Iralabarri auzoaren panoramika eskaintzen du. Erakusketa horrek, auzoaren jatorriari, eraikin zein etxebizitza motari, elkarte mugimenduei eta auzoaren hirigintza eta arkitektura berezitasunei buruzko irudi eta azalpen testuak biltzen dituzten tamaina handiko hamabi panel ditu.
Iralabarri auzoaren mendeurrena ospatzeko egitarauaren barruan, hitzaldiak, kontzertuak eta bisita gidatuak jasotzen dira ere. Ildo horretatik, Harino Panaderaren eraikinera bisita gidatuak egingo dituzte. Ekimena doakoa da, baina beharrezkoa izango da aurretik izena ematea 94 401 00 10 telefono zenbakira deituz. Gainera, gazteei zuzendutako jarduerak antolatu dituzte, hala nola, kalejirak edota ginkanak.
Beste alde batetik, Victor Urrutia Hiri Soziologian katedradunak auzo horretako hirigintza prozesuari buruzko hitzaldia emango du. Urrutiak azaldu duenez, auzo horretan salgai zeuden etxeak nahiko eskuragarriak ziren eta klase ertaineko familia askok horiek erosteko dirua zuten.
Bilbao Izan programa duela hamahiru urte sortu zen, Bilboko biztanleei eta interesa duten guztiei hiriaren historia eta bilakaera ezagutarazteko.
Albiste gehiago gizartea
5.000 metro karratu kiskali dira zereal-zelai batean, Gerendiainen, sute baten ondorioz
Dirudienez, traktore batek eta paketatzeko makina batek su hartu dutenean piztu da sutea. Nafarroako suhiltzaileak izan dira lanean eta, inguruko nekazarien laguntzarekin, gune beroak itzali dituzte.
Iritsi dira Iruñera aurtengo sanferminetako entzierroetako lehen zezenak
Iritsi dira sanferminetako lehen zezenak Iruñera. Fuente Ymbro eta Victoriano del Rio ganadutegietakoak dira, uztailaren 7ko eta 10eko entzierroen protagonistak. Momentuz, Gaseko ukuiluetan daude atseden hartzen.
Bizkaia zubia martxan da berriro, matxura konpondu ondoren
Erabiltzaileek beste aukera batzuk bilatu behar izan zituzten larunbatean Getxotik Portugaletera edo/eta Portugaletetik Getxora joateko, matxura konpondu zuten arte.
2.000 bat ezkontza parekide egin dira Hego Euskal Herrian sexu berekoen arteko ezkontzak baimentzen zuen legea onartu zutenetik
2005eko irailaren 3an egin zen Hego Euskal Herrian lehen ezkontza parekidea, Gasteizko udaletxean. Lortutako aurrepausoak, baina, arriskuan daudela ohartarazi, eta olatu atzerakoiari aho batez erantzuteko eskatu dute.
LGTBIQ+ Harrotasunak Euskal Herriko kaleak hartu ditu, askatasunaren alde eta faxismoaren kontra
Dozenaka jarduera egin dira lurralde osoan zehar LGTBIQ harrotasunaren egunean. Martxa garrantzitsuenak Bilbon (/eguerdian), eta Gasteizen, Donostian eta Iruñean (arratsaldean) izan dira, eta milaka lagun batu dira horietara.
Gizon bat atxilotu dute Almerian, emaztea labankadaz hil ostean
63 urteko emakumea hilik aurkitu dute haren etxebizitzan, arma zuriz eragindako zauriekin. Ustezko hiltzailea erietxean atxilotu dute, bere buruaz beste egiten saiatu ostean, ospitaleratuta dagoelako.

Elkarretaratzea egin dute Hernanin, jaietan izandako eraso arrazisten aurka protesta egiteko
Astearte goizaldeko eraso ugariez gain, asteazkenean beste eraso bat izan zen, eta, Txozna Batzordeak salatu duenez, ez dira Hernanira soilik mugatu. "Ultraeskuinaren gorakadaren" ondorioa direla uste dute, eta "ez dira gertakari isolatuak" izan.
Adierazi gabeko alergenoak dituzten Bingqi Foods markako galletak Hego Euskal Herrian saltzen ari direla ohartarazi dute
Esnea, soja edo sulfitoak dituzte. Espainiako Elikagaien Segurtasunerako eta Nutrizio Agentziak (Aesan) alergia edo intolerantzia duten pertsonei gomendatu die ez kontsumitzeko. Produktu horiek kontsumitzeak ez du arriskurik gainerako herritarrentzat.
Ehgam-ek transfobian jarri du arreta aurten bere sariak banatzeko ekitaldian
Ehgam Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak Loratuz Lotu, Lumagorri, Anitzak eta SuminTrans kolektiboei eman die Urrezko Hirukia saria, Gurutzetako Ospitalearen Genero Identitatearen Unitateak pertsona transak artatzeko erabiltzen duen modua salatzen egindako lanagatik. Bestetik, feminista "transbaztertzaileek" Bilbon egin zituzten jardunaldiei eman diete Larruzko Espartina "antisaria", haur eta nerabe transak jomugan jartzeagatik.
Metro Bilbaok uztailaren 1ean jarriko du martxan udako ordutegia, maiztasunak egokituta
Ostiral eta larunbat gauetako zirkulazioa zerbitzu bereziekin osatuko dute, horren ibilbidean dauden udalerrietako jaiez eta kultura-ekitaldiez gozatu ostean etxera itzuli ahal izateko.