Elikagaien segurtasuna

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adierazi gabeko alergenoak dituzten Bingqi Foods markako galletak Hego Euskal Herrian saltzen ari direla ohartarazi dute

Esnea, soja edo sulfitoak dituzte. Espainiako Elikagaien Segurtasunerako eta Nutrizio Agentziak (Aesan) alergia edo intolerantzia duten pertsonei gomendatu die ez kontsumitzeko. Produktu horiek kontsumitzeak ez du arriskurik gainerako herritarrentzat.

Bingqi Foods produktuetako batzuk. Irudia: AESAN

Espainiako Elikagaien Segurtasunerako eta Nutrizio Agentziak (Aesan) ohartarazi duenez, 13 erkidegotan saltzen dira Txinatik datozen Bingqi Foods markako haurrentzako galletak, eta horien etiketetan ez da adierazten esne, soja edo sulfito alergenoak dituztenik.

Hauek dira produktuak: txokolatezko, kokozko eta esnezko galletak 55 eta 54 gramoko poltsetan, txokolatezko eta marrubiko galletak 45 gramoko poltsetan, txokolatezko, marrubiko eta esnezko galletak 50 gramoko kaxan, txokolatezko galletak 50 gramoko kaxan eta txokolatezko, marrubiko eta esnezko galleta 100 gramoko kaxan.

Alertan sartzen dira, halaber, marrubi zaporeko galletak 142 gramoko kaxan, tiramisu zaporeko galletak 150 gramoko kaxan, gazta zaporeko galleta beteak eta txokolatezko, marrubiko eta esnezko makilak 40 gramoko kaxan.

Eskuragarri dagoen informazioaren arabera, hasierako banaketa Andaluzia, Aragoi, Balear Uharteak, Kanariar Uharteak, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Katalunia, Valentzia, Galizia, Madril, Murtzia, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa egin da, baina ez dute baztertu produktuak beste erkidego batzuetara iristea.

Inplikatutako produktu kopuru "handia" ikusita, Aesanek etxean horiek ez kontsumitzeko gomendioa eman die osagaiei, esneari, sojari edo sulfitoei alergia edo intolerantzia dieten pertsonei.

Hala ere, gaineratu dute produktu horien kontsumoak ez duela inolako arriskurik gainerako herritarrentzat.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X