Albiste da
San Fermin 2025 |
Atariko proba, otsailak 25
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EGA azterketan izena emateko epea, urtarrilaren 9an zabalik

Euskararen Gaitasun Agiria 2017an ateratzeko lehen deialdian izena emateko epea urtarrilaren 23ra arte egongo da zabalik. Atariko proba otsailaren 25ean izango da.
UDALTZAIN LAN POLTSARAKO OPOSAKETA EITB

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak urtarrilaren 9an, astelehenarekin, irekiko du Euskararen Gaitasun Agiria eskuratzeko izena emateko epea. 2017ko lehen deialdiari dagokion epe hau urtarrilaren 23ko 12:00ak arte egongo da zabalik, eta, aurreko urteetan bezala, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez eman beharko dute izena interesdunek.

Onartuen behin-behineko zerrenda otsailaren 10ean aterako dute, eta, erreklamazioak egiteko sei eguneko epea utzi eta gero, behin betiko zerrenda otsailaren 23an jakinaraziko dute. Handik bi egunetara izango da lehen azterketa, atariko proba.

Proba idatzia martxoaren 11n egin beharko dute lehenengo galbahea gainditzen dutenek, eta ahozko probak maiatzaren 26an eta 27an eta ekainaren 2an eta 3an egingo dituzte.

2000. urtean edo lehenago jaiotako guztiek egin dezakete azterketa, eta urritasunen bat dutenek egokitzeko eska dezakete matrikula egiteko orduan. Probak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan izango dira, eta hurrengo deialdia, ohi bezala (urtean bi aldiz egiten dira EGA azterketak), uztailean egingo dute.

10 minutu gehiago, proba idatzirako

2017. honetako bi deialdiek berrikuntza garrantzitsua dakarte EGAra aurkeztuko direnentzat: proba idatzian, 10 minutu gehiago izango dira idazlan luzea eta laburra egiteko.

EGA, C1 maila

EGAren helburua argia da: ziurtatzea azterketa gainditzen duenak, Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, C1 mailari dagokion gaitasuna duela euskaraz ahoz eta idatziz komunikatzeko.

ALTEren Q kalitate-marka

ALTE–Association of Language Testers in Europe elkarteak Q kalitate ikurra berretsi dio EGAri oraintsu, elkarte horren auditoretza gainditu ondoren. Horrek esan nahi du EGA ziurtagiria eskuratzeko gainditu beharreko azterketa “ongi diseinatutako azterketa” dela, ALTEren irizpideen arabera.

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 06/07/2025.- Los tres representantes de Yala Nafarroa por Palestina Dyna Kharrat (c), Lidón Soriano (i) y Eduardo Ibero son los encargados de realizar Chupinazo con el que comienzan los Sanfermines desde el balcón del ayuntamiento de Pamplona, este domingo. EFE/ Jesús Diges
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkartasunaren txupinazoak eman die hasiera 2025eko sanferminei

Palestina gogoan, Yala Nafarroako ordezkariek kufiyak lepoan zituztela bota dute suziria. 12:01 zirenean, Palestinaren askatasunaren oihuarekin batera lehertu da suzia Iruñeko zeruan, eta horrekin batera egin du eztanda festak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dozenaka lagun bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, "odolik gabeko" sanfermin batzuen aldeko protestan

Bi egun bakarrik falta dira sanferminetako lehen entzierrorako. Hori horrela, dozenaka pertsona bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, entzierroen amaiera eskatzeko. Bertan, Anima Naturalis eta PETA taldeetako ordezkariek antzezpen artistikoa egin dute, 11:00etan. Kontzentrazio baketsua izan den arren, oinezko batek iraindu egin ditu bertan bildutakoak.  

Gehiago kargatu