CAC erakundeak eskatuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ReSet youtuberrak egindako bideoaren kopia gehiago kendu dituzte

Consell de l'Audiovisual de Catalunya erakundeak baieztatu zuenez, nahiz eta jatorrizkoa kendu egin zuten, ika mika handia eragin zuen bideoaren kopia gehiago argitaratu zituzten.
ReSet Youtuber
ReSet Youtuber

YouTube bideoen plataformak etxegabe bati hogei euro eta hortzetako pasta barruan zuten gaileta batzuk ematen ikusten zen bideo polemikoaren lau kopia kendu ditu, Consell de l'Audiovisual de Catalunya (CAC) erakundeak hala eskatuta.

ReSet izenez ezagutzen dute bideoa grabatu eta argitaratu zuen youtuberra. Aurreko hilabetean, Bartzelonako Poliziak salatu eta berak bideoa internetetik kendu zuen, baina erakundeak -egun batzuk geroago-egiaztatu zuenenez, beste erabiltzaile batzuek berriz publikatu zuten eta, hori dela eta, berriz ere kentzea eskatu zuen, urtarrilaren 27an.

Bigarren aldia da YouTubek bideoak kentzen dituela, CACek eskatuta. Aurretik, indarkeria matxista sustatzen zuten bost bideo kendu zituen, CACek 2016an txosten batean salatu ostean.

salatu ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X