Araban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asparrenako Araia Gaztategian 2.500 gazta lapurtu dituzte

Abendutik 3 alditan sartu dira Asparrenako gaztategian, baina oraingoa, Arabako azken urteko lapurretarik handiena izan da.
Aldanondo Asparrena
Aldanondo Asparrena

Lapur batzuk lehiotik sartu eta Asparrenako Aldanondo Korporazioaren nabeak fortzatu dituzte 35.000 euro balio duten 2.500 gazta inguru lapurtzeko. Arabako azken urteko lapurretarik handiena izan da.

Ez da erraza kantitate hori mugitzea, eta lapurrek Ikeatik eraman dituzten orgak erabili dituzte kamioia kargatzeko.

Ez da Araia Gaztategiak lapurreta jasaten duela. Abendutik hiru aldiz sartu dira dagoeneko. Ertzaintza lapurren atzetik dabil.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X