Ezegonkortasuna, hotza eta euria, datozen egunetarako
Aurreko egunetako eguraldi egonkorraren ondotik, arratsaldetik aurrera aldaketak izango dira eta ezegonkortasuna, hotza eta haizea nagusituko dira. Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, antizikloia ekialdera mugituko da, eta depresioguneak eta fronteak gerturatuko dira gurera.
Gaur, astelehena, giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu, baina arratsaldeak aurrera egin ahala aldaketak igarriko dira. Goizean, eguzkia zabal ageriko da, eta tenperatura berriro ere 20 ºC ingurura igoko da kostaldean eta 25 ºC ingurura barnealdean. Egunaren bigarren zatian, bero-hodeiak garatzen joango dira eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da egunaren bigarren zatian.
Asteartean, euritara joko du eta tenperatura asko jaitsiko da. Egunaren lehen zatian, hodei ugari agertuko da, baina oraindik ostarte batzuk ikusiko ditugu eta zaparradak tarteka baino ez ditu botako. Arratsaldeko lehen orduetatik aurrera, aldiz, fronte hotz bat iritsiko da, eta euri kontuak ugaritu eta lurralde osora zabalduko dira. Tenperaturak behera egingo du nabarmen, eta maximoak nekez iritsiko dira 14-15 ºC-ra. Egunaren bukaeran, baliteke elur-maila 1.200 metrora jaistea.
Asteazkenean, giro hotza eta zaparrada batzuk izango ditugu. Tenperaturak beherako bideari eutsiko dio eta balio maximoak ozta-ozta iritsiko dira 10-12 ºC-ra. Hodeitza aldakorra izango da, mendebaldean hodei gehiago pilatuko dira, eta zaparradak botatzeko probabilitatea handiagoa izango da bertan. Ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, eta kostaldean bizi samar joko du tarteka.
Ostegunean, laino dezente izango dugu zeruan, eta euria egingo du tarteka. Hotz egiten jarraituko du, eta tenperatura maximoak 10-11 ºC-ren bueltan kokatuko dira. Halaber, haizeak iparretik joko du, eta tarteka zakar ibiliko da.
Itxura guztien arabera, ostiralean eta asteburura begira, tenperatura maximoek gorako bidea hartuko dute eta 17-20 graduren bueltan kokatuko dira.
Albiste gehiago gizartea
Carla Emazabel Amunarrizek izan du aurten kutxa eramateko ohorea eta amets bikoitza bete du: berea eta aitonarena
Duela 30 urte, Carlaren aitonak ez zekien bilobarik izango zuenik ere, baina zilarrezko ezteietan Sevillara joan zenean, erakusleiho batean mantoia ikusi, erosi eta gordeta izan du ordutik. Inork ez zekien zeukanik, eta gaur Carlak ohore handiz jantzi du. Hura soinean, 40 buelta eman dizkio 20 kiloko kutxari, bere aitak itsasoan daramatzan urteak hainbeste.
Donibane Lohizuneko klinika pribatuak zerbitzu publikoko larrialdi zerbitzua eskaintzen jarraituko du
Azken urteetan itxita egon dira maiz larrialdi zerbitzuaren ateak, bereziki gauez, dirua eta langileak falta direla eta. Herri Berri udal oposizio taldeak deituta, herritarrek mobilizazioei ekin zieten urte hasieran, zerbitzu "iraunkor eta eraginkorra" defendatzeko.
Espainiako Poliziako komisario bat atxilotu dute Nafarroan, haren menpeko lankide bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Epailearen esku geratu ondoren, baldintzapean aske utzi dute. Urruntze agindua ezarri diote, eta ezingo da biktimarekin komunikatu. Arma baimena ere kendu diote polizia komisarioari.
Goizeko arazoak eta ilarak konponduta, lasaitasuna nagusi euskal errepideetan
Goizean, AP-8an hiru kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun. Halaber, AP-1erako sarbidea itxi behar izan dute, A-1 errepidean, Armiñonen, hiru autok istripua izan ondoren, baina eguerdirako ireki dute.
Milaka pertsonak gozatu dute Aixerrotako paellen jaian
Getxoko Nazioarteko Paella Lehiaketaren 70. edizioak milaka pertsona bildu ditu beste behin Aixerrotan, 1956ko uztailaren 25ean hasi zen festa ospatzeko. Zaporeak elkarteak kanpaina bat abiarazi du, kuadrillek arroz kiloak eman ditzaten, Greziako Lesbos uharteko errefuxiatuen kanpalekura bidaltzeko.
Marmokak iritsi dira Ondarreta, Kontxa, Barinatxe eta Lagako hondartzetara
Marmoken presentziaz ohartarazteko bandera berezia jarri dute Gipuzkoako eta Bizkaiko hondartza horietan, baina sorosleek soilik pertsona bat artatu dute. Topatu dituzten marmokak txanpon baten neurrikoak dira, eta horien ziztadak ia ez du minik eragiten.
RESAC-OFF: Adimen artifizialeko teknologia berria hondartzetan itotzeak prebenitzeko
Tekniker zentro teknologikoak denbora errealean bainulariak automatikoki detektatzeko sistema bat garatu du, adimen artifizialean oinarritua. Gailuak gune horretan dauden erresaka korronte aktiboak eta bainulariak identifikatzen ditu, jarraian sorosleei arriskuaz ohartarazteko.
Juana Rivasek bere seme txikia aitari entregatu dio
Lehen saiakerak sortu zuen zalaparta mediatikoaren ondoren, oraingoan pribatutasun handiagoz egin da.
1,3 milioi eurorekin saritua Bilboko bizilagun bat
Ostegun honetako Primitivako zozketak irabazle bakarra utzi du Zorrotza auzoan, Bilbon.
Blusa eta Neskaren Eguna, Gasteizko jaien atarian
Tradizio den bezala, uztailaren 25ean kuadrilla gasteiztarrak kalera irten dira gaur, Done Jakue egunean euren jaia ospatzeko.