Blusa eta Neskaren Eguna, Gasteizko jaien atarian
Tradizio den bezala, uztailaren 25ean kuadrilla gasteiztarrak kalera irten dira gaur, Done Jakue egunean euren jaia ospatzeko.
Barrika lasterketa. Argazkia: EFE.
Urtero bezala, Done Jakue egunarekin batera, ostiral honetan Blusaren eta Neskaren egun enblematikoa ospatu dute Gasteizen. Ekitaldi hau Andre Maria Zuriaren jaien atarikoa da, abuztuaren 4an hasiko baitira.
Kuadrillek euren arropa bereziekin atera dira kaleetara, Gaisteiz ospakisunez eta alaitasunez betetzeko.
Eguna ohiko baratxuri azokarekin hasi da, 7:00etan. Jarraian, dianen txanda izan da. Bertan, hasi dira kuadrillen arteko lehiak.
Azkenik, eguneko ekitaldi nagusiak Gasteizko kaleak hartu ditu: Barrika Lasterketa.
Bi bikotez osatutako taldeak txandakatu egin dira barrikak ibilbidean zehar bultzatzeko, 4 itzuli egin arte.
Kuadrilla irabazleak Arabako Errioxako 225 litroko barrika bat jaso du sari gisa.
Blusek eta neskek desfilea egin dute Arabako kaleetatik zehar, hiria Andre Maria Zuriaren jaietarako motorrak berotzen ari den bitartean.