Gezurrak sare sozialetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Autoak harrapatutako zaldiarena ez zen Bizkaian gertatu, Errumanian baizik

Bakio eta Bermeo artean ustez auto batek harrapatu duen zaldiaren bideoa ez da hemengoa. Errumanian grabaturikoa da.
talka (ez erabili)
talka (ez erabili)

Azken egunotan Whatsapp bidez bolo-bolo dabilen bideo ikusgarri batean auto batek zaldi bat harrapatzen duela ikusten da. Sare sozialetan zabaldutako mezuetan adierazten zen Bakio eta Bermeo arteko errepidean gertatu zela. Zein da arazoa? Ez dela Bizkaian gertatu, baizik eta Transfagarasanen (Errumania), ekainaren 7an Youtubera igotako bideo honetan ikus daitekeenez.

Hainbat hedabidek amua irentsi eta bideoa argitaratu dute, Euskal Herrian gertatu dela sinestuta.

eitb.eus-ek albiste faltsuak eta gezurrak atzemateko gida argitaratu zuen duela gutxi. Eta duela hiru urte, Kazetariak sare sozialetan aritzeko gidaliburua. Han, 6. puntuak honela dio hitzez hitz:

(...) Ez da notizia sare sozialetan agertzen dena; notizia bihurtzeko kazetariak ohiko kontraste eta balidazioa egin behar dio sarean aipatutako materialari. Sareko jendea ez da kazetaria, gehinez lekukoa (...).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X