Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
Eraso baten ostean Santanderren atzo hil zen gizon baten heriotza ikertzen ari da Polizia. Lehen ikerketen arabera, biktima, Racingeko zalea, Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil zen.
Ikerketaren gertuko iturrien esanetan, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
Polizia Nazionalak eta Gobernuaren Ordezkaritzak esan dutenez, biktima Santanderko bizilaguna zen, baita atxilotua ere.
Dirudienez, bi gizonek sesioa izan zuten, Racingek eta Albacetek atzo Kantabriako hiriburuan partida jokatu ostean.
Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Aurreikuspenak betez gero, atxilotua astelehenean bertan eramango dute epailearen aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera