Bilboko aireportua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Identifikatu egin dute Loiuko aireportuko bonba abisu faltsua egin zuena

Ordena publikoaren aurkako delitu bat egotziko diote, uztailaren 5ean Bilboko aireportuan alerta jartzeagatik.
Argazkia: EiTB

Guardia Zibilak identifikatu egin du uztailaren 5ean Bilboko Aireportuan bonba abisu faltsua egin zuen pertsona, Barne Ministerioak jakinarazi duenez.

Egun horretan, 22:00etan, pertsona baten AENAra deitu zuen, eta Loiuko aireportuan 22:30ean lurreratu behar zuen hegazkin batek bonba bat zeramala ohartarazi zuen.

Horren ondorioz, alerta ezarri zuten aireportuan, eta Guardia Zibila, Espainiako Polizia, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu ziren.

Dena dela, aipatutako hegazkina miatu eta gero, bonba abisua faltsua izan zela ondorioztatu zuten.

Orain, ikerketan identifikatu egin dute abisu horren egilea, eta ordena publikoaren aurkako delitu bat egotziko diote.

Albiste gehiago gizartea

Mozos or runners prepared for the first running of the bulls of Sanfermines 2025 in Estafeta street during Sanfermines festival, in Pamplona, northern Spain, 07 July 2025. Sanfermines runs until 14 July. EFE/ Jesus Diges
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uztailaren 7ko entzierroa, iruditan

Cadizko ganadutegiko zezenek 2025eko Sanferminetako lehen entzierroaegindute oso azkar istripua izan dute animaliak eta gazteak aurreko orduetan euriak bustitako zoladura baten gainera erori direlako.

Gehiago kargatu