EiTB Focus: Euskadiko 3 pertsonatik bik uste dute ezberdintasuna etxean hasten dela
Euskadiko hiru biztanletik bik uste dute emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna etxean hasten dela, azken EiTB Focusen arabera. EiTB Taldearentzat Gizaker etxeak egindako makroinkestaren zortzigarren neurtaldiaren bigarren atala berdintasunaren ingurukoa da, EAEn gai horri buruz egindako lehen inkesta handia.
Inkesta otsailaren 22an eta 23an egin zuten, 1.200 pertsonari galdetuta: 400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan. Asteartean, hilaren 6an, EAEko hauteskundeetarako boto asmoari buruzko galdeketaren emaitzak plazaratu zituen EiTBk. Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, berdintasunari buruzkoak kaleratu ditu.
Emaitzon arabera, gazteriak uste du iraganeko akats berdinak egiten ari direla gaur egun ere.
Galdetutako hiru pertsonatik batek ezagutzen du, lanpostu berean egonda, gizonek baino gutxiago kobratzen duen emakumerik.
Horien % 60ren iritzian, ohikoa da antzeko lana egiteagatik emakumeei gizonei baino gutxiago ordaintzea.
Horren arrazoiaz galdetuta, matxismoari egotzi diote hori emakumeen % 30ek.
10 herritarretik 8k (% 82) uste dute emakumeek zuzendaritza postuetara iristeko zailtasun gehiago dituztela. Zehatzago esanda, emakumeen % 17k esan dute 'kristalezko sabaia' izan dutela parean.
Lantokian jasandako sexu jazarpenari dagokionez, gizonezkoek pairatutako kasu bakoitzeko 15 pairatzen dituzte emakumezkoek.
Langileen ia % 15ek sexu jazarpena ikusi dute inoiz lantokian.
Bestalde, galdetutakoen % 15,1ek sexu diskriminazioa jasan du lantokian.
Emakumeen % 18k pairatu dute inoiz sexu erasorik edo eraso saiakerarik.
EAEko herritarren ia % 20k gertu, familian edo lagunen artean, izan dute indarkeria matxistaren kasuren bat.
Galdetutako gehienak (% 82) indarkeria matxista gogorrago zigortzearen aldekoak dira.
Etxeko lanei buruz galdetuta, emakumeen % 46k lan guztiak edo ia guztiak egiten dituzte; gizonen kasuan, % 11 dira. Dena dela, etxe gehienetan lanak erdibana egiten dira.
Fitxa teknikoa
Ikerketa egiteko, EAEko 1.200 bizilagun elkarrizketatu dituzte: 400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan. Lagin-akatsa ±2,83koa da, % 95eko konfiantza mailarekin (p=q=0'5, datu orokorretarako).
Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina da. Inkesten % 21,8 euskaraz egin dira eta gainerako % 78,2a, gaztelaniaz. Emaitzak herrietako biztanle kopuruaren arabera haztatu dira.
Elkarrizketak 2018ko otsailaren 22an eta 23an egin ziren, telefonoz.
Zure interesekoa izan daiteke
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.
Iruñeko Udaltzaingoaren ustez, gidariak giza akats bat egin zuen Nabarreriako kamioiaren istripuan
Gidaria ibilgailutik jaitsi zen kamioia itopuntuan zuela eta esku-balazta aktibatu gabe, Iruñeko Udaltzaingoak epaitegira bidalitako atestatuaren arabera. Hasiera batean balaztari eragin ziola ziurtatu zuen, baina gero adierazi zuen ez zuela argi gogoratzen.
Hil egin da Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatutako mutiko bizkaitarra
Ezbeharra pasa den larunbatean gertatu zen, eta, harrezkero, Gurutzetako ospitalean egon da larri.