Hazi egin da lana lortzeko garaian bereizketa sentitzen duten emakume gazteen kopurua
Lanpostu bat lortzeko garaian bereizketa dagoela sentitzen duten emakume gazteen kopurua bost puntu hazi da zortzi urtean. 2008an % 23k uste zuten lanpostua lortzeko bereizketa zegoela; 2016an, % 28k. Are gehiago, gizonek lanpostu bat lortzeko aukera gehiago dituztenaren ideia zabalduago dago emakumeen artean.
Gazteen Euskal Behatokiak gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunez egindako ikerketen datuak argitaratu ditu gaur, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako Sailak, Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian.
Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak ohar bidez azaldu duenez, "emakume gazteek adin bereko gizonek baino lan-ezegonkortasun handiagoa bizi dute; aldi baterako kontratu gehiago dituzte, lanaldi partzialean egiten dute lan gehiago, soldata baxuagoak kobratzen dituzte eta enplegua galtzeko edo beren lan-baldintzek txarrera egiteko arrisku gehiago antzematen dute".
Azterlaneko datuen arabera, 16 eta 29 urte bitarteko emakumeen % 51k aldi baterako kontratua dute. Gizonen artean, ostera, % 38,2k. Lanean ari diren emakume gazteen % 48,9k lanaldi partzialean lan egiten du (gehienetan beren borondatearen kontra; adibidez, lanaldi osoko lanik aurkitu ez dutelako). Gizonen artean, ostera, % 22,1 dira. Lana galtzeko arriskuari dagokionez, 16 eta 29 urte bitarteko emakume langileen artean % 25,8k eta gizonen artean % 21,5ek uste dute lana galtzeko arriskua dutela.
Etxeko lan banaketari lotuta eta bikotean bizi direnen artean, emakume gehiagok uste dute etxeko lan horiek beraiek hartzen dituztela batez ere beren gain (emakume gazteen % 22k hala uste du). Hala ere, 2008arekin alderatuta, behera egin du etxeko lan guztiak edo gehienak beren gain hartzeko erabakia hartzen duten emakumeen kopuruak (bikotean bizi diren gazteen % 48 lehen eta % 22 orain).
Gazteen Euskal Behatokiak eginiko inkestan aintzat hartu diren tratu txarren sei moduetatik, bikotekidea sexu-harremanak izatera behartzea da larrientzat hartzen dutena; gazteen % 97k diote oso larria dela. Halaber, oso larritzat jotzen dute etxetik irtetea debekatzeari (% 91) eta mehatxu egiteari (% 91). Gehiengoa dira, halaber, bikoteari eginiko mespretxuak ere oso larritzat jotzen dituztenak (% 74), gauzak esaten ez uztea (% 69) edo iraintzea (% 60).
Zure interesekoa izan daiteke
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.
Iruñeko Udaltzaingoaren ustez, gidariak giza akats bat egin zuen Nabarreriako kamioiaren istripuan
Gidaria ibilgailutik jaitsi zen kamioia itopuntuan zuela eta esku-balazta aktibatu gabe, Iruñeko Udaltzaingoak epaitegira bidalitako atestatuaren arabera. Hasiera batean balaztari eragin ziola ziurtatu zuen, baina gero adierazi zuen ez zuela argi gogoratzen.
Hil egin da Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatutako mutiko bizkaitarra
Ezbeharra pasa den larunbatean gertatu zen, eta, harrezkero, Gurutzetako ospitalean egon da larri.