SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek etxe bat kiskali du, Cascanten

Atzo, 19:20 aldera, jaso zuen abisua SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuak. Suhiltzaileak iritsi zirenerako, sua zabalduta eta etxearen teilatua erortzear zeuden.

Etxe bat kiskalita geratu da, sute baten ondorioz, Cascanten. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, kalte materialak handiak izan dira, baina  inork ez du minik hartu.

Atzo, 19:20 inguruan jaso zuen abisua SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuak, eta suhiltzaileak esandako lekura iritsi zirenerako, sua eraikin osoan zabalduta zegoen, eta teilatua, erortzear.

Tutera, Tafalla eta Azkoiengo suhiltzaileek hartu zuten parte itzaltze lanetan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X