Ostiral eta larunbat arratsaldeetarako abisu horia, prezipitazio handiagatik
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak prezipitazio handiagatik abisu horia ezarri du ostiral eta larunbateko arratsaldeetarako. Izan ere, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, ordubeteko epean metro koadroko 15 litro pila daitezke.
Ostiral honetan 15:00etatik 22:00etara izango da indarrean abisua. Iragarpenaren arabera, lehen orduetako ekaitzak igarota, goiz lasaia izango dugu. Hala ere, lasaitasunak ez du luze iraungo: arratsaldean hodeiak garatu egingo dira berriro, eta zaparrada trumoitsuak botako ditu han-hemenka. Zaparrada horiek zenbait lekutan handiak izan daitezke, eta txingorra ere egin dezake. Haizeak hego ukitua izango du goizean, eta termometroei igotzen lagunduko die, beroa izango dugu lurralde osoan.
Larunbatean ere eguraldi aldakorra espero da. Egunaren hasieran hodei hondar batzuk agertuko dira oraindik zeruan, baina goiza aurrera joan ahala, garbituz joango da eta eguerdi aldera eguzkitsu egotea espero da. Arratsaldean, ordea, hodeiak ugarituz joango dira berriro eta zaparrada trumoitsu batzuk botako ditu ziurrenik, batez ere barnealdean. Hala, 17:00etatik hasita eta gauerdira arte egongo da indarrean abisu horia. Tenperatura maximoetan ez da aldaketarik espero, eta 30 ºC ingurukoak izango dira ia lurralde osoan.
Igandean ekaitz arriskuarekin jarraituko dugu. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta egunaren erdiko orduak lasaiagoak izango dira. Baina, egunaren hasieran eta batez ere arratsaldetik aurrera, hodeiak aktiboagoak izango dira, eta zaparrada trumoitsuak botako ditu, zenbait lekutan handiak eta txingorrarekin batera, barnealdean batez ere. Goizean norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperaturan, aldaketarik ez, beroa egingo du eta kostaldean giro sargoria nagusituko da.
Albiste gehiago gizartea
Irteera operazioa hasi da: 60.000 ibilgailu espero dira Biriatun eta auto-ilarak sor daitezke zenbait gunetan
Arazo gehien sor daitezkeen guneak dira A-8 autobidea Kantabriarako noranzkoan, Armiñongo lotunea, A-1 eta AP-1 errepideen arteko lotunea eta ibilbideko bidesariak.
Familiek gose-greba egingo dute Gueñesko Osotu Lanbarri ikastetxe pribatua itxi ez dezaten
Ikastetxe horretako gurasoek elkarteak Eusko Jaurlaritzaren erantzun falta salatu du zentroa finantzatzeko orduan. Horregatik, 20 bat lagunek gose-greba abiatuko dute Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Ikasleen % 60 baino gehiagok premia edo beharrizan bereziak dituztela gogorarazi dute.
Foruzaingoa 67 urteko gizon baten hilketa ikertzen ari da, Cascanteko egoitzan gertatutakoa
84 urteko gizon bat atxilotu eta espetxeratu dute, hilketaren ustezko egilea delakoan.
Ertzaintzak 52.370 delitu ikertu ditu urteko lehen seihilekoan Euskadin, iaz baino zertxobait gutxiago
Azken txostenaren arabera, 35 hilketa zenbatu dira, 2024an baino bat gutxiago. Nabarmentzekoa da Bilbon izan den gorakada: iaz, 2 kasu izan ziren, aurten, 10.
Aiora Diaz eta Eñaut Saenz de Viteri izango dira Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren jaietan
Aiora Diaz de Egiguren eta Eñaut Saenz de Viteri, 12 eta 10 urteko neska eta blusa, hurrenez hurren, izango dira Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren Jaietan. Abuztuaren 7an, txikiei eskainitako egunean, eskuartean izango dituzten aterkiak eta ardo zahatoa jaso dituzte.
Euskal diaspora, Txilen
Mikel Reparaz kazetaria Txilen izan da, euskal jatorriko biztanle kopuru handiena duen herrialdean.
Suteek arrisku egoera larrian jarri dituzte Avila eta Caceresko hainbat herri
Extremaduran 2.500 hektarea kiskali ditu asteartean piztutako suak. Avilan, berriz, 600 hektarea inguru erre dira. Hainbat pertsona ebakuatu behar izan dituzte eta egoera ez dago kontrolpean.
Zer dira tsunamiak? Zergatik gertatzen dira?
Errusiako ekialdea astindu duen 8,8 graduko lurrikara izugarriak tsunami alertak piztu ditu Ozeano Barean. Baina, zer dira tsunamiak, eta zergatik sortzen dira?
Legez kanpoko 3.800 tabako-pakete atzeman dizkiete Bilboko aireportuan Armeniatik zetozen bi bidaiariri
Guardia Zibilak kontrabandoko 3.800 tabako-pakete atzeman ditu Bilboko aireportuan, Armeniatik zetozen bi bidaiariren maletetan. 1.900 bana pakete zeramaten. Kontrabandoan aritzea egotzi diete biei.
Fidantzarik gabeko espetxealdi komunikatua Zizur Nagusian emaztea hiltzeagatik atxilotutako gizonarentzat
Gizonak deklaratzeari uko egin dio. Adinagatik akusatuaren osasun egoerari buruzko zalantzei dagokienez, epaileak bere ebazpenean azaldu duenez, medikuek azterketa sakona egin diote, eta patologia larririk ez duela ondorioztatu dute txosten batean.