Jaurlaritzak hiru urtetan emango du laguntza bigarren seme-alabagatik
Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak zabaldu ditu, bigarren semea edo alaba izateagatik. Laguntza hiru urtetan jaso ahal izango da, jaiotzaren urtean, urtebete egiten duenean eta bi urte egiten dituenean. 6.800 bat familiak izango dute eskatzeko aukera eta 5,5 milioi euroko diru-partida bideratuko du Jaurlaritzak.
Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak ohar baten bidez zabaldu duenez, seme-alabak kargura dituzten familientzako diru-laguntzen dekretuaren aldaketa onetsi du Gobernu Kontseiluak, Familiei Laguntzeko IV. Planaren barruan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, bi seme-alaba dituzten familiek laguntza eskatu ahal izango dute, ez bakarrik bigarrenaren 12 hilabeteetan eta urtebete egiten dituen urtean, baizik eta bigarrena beteko duen urtean ere.
Ordainketa bakoitza 900 eta 400 euro bitartekoa izango da, familia-errenta estandarizatuaren arabera. 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizaturako, laguntzaren zenbatekoa 900 euro da. 20.000 eurotik gorako eta 30.000 euroko edo gutxiagoko errentarako, 500 euro; eta 30.000 eurotik gorako errentarako, 400 euro.
Gainera, Artolazabalen arabera, atzeraeraginezko izaera izango du eta iaz bigarrena jaso zuten guztiei aplikatuko zaie. "Bestera esanda, bigarren seme-alaba 2016az geroztik izan duten familia guztiei" aplikatuko zaie, Artolazabalek azpimarratu duenez.
Artolazabalek esan duenez, “laguntzen eskatzaileak horietara jotzeko eskakizun guztiak bete beharko ditu eskabidea ebazteko unean, eta hura aurkeztu ondoren gertatzen den eta laguntzetara jotzeko eskakizunetan eragina izan dezakeen edozein gorabeheraren berri eman behar duela".
"Halaber, kasu zehatz bat aurreikusten da, seme-alabak kargura dituzten familiei laguntzeko diru-laguntzen eskatzaileari laguntzaren helburu den semearen edo alabaren babesa edo zaintza gabetzen zaionean, genero-indarkeria edo beste edozein delitu dela medio. Egoera hori, eskatzaile-kopuru handian eragina ez badu ere, aurreikusi beharrekoa da, adingabearen interes nagusiari erantzuteko eta laguntzen helburua betetzeko, alegia, horien mantenuari eta zaintzari lotutako premia ekonomikoei erantzuten laguntzea", esan du Artolazabalek.
Ustezko egoera honako hau da: seme-alabak kargura dituzten familiei laguntzeko diru-laguntza aitak edo amak eskatzen du; laguntzaren eskaera kudeatzen den bitartean eta ebazpena eman aurretik, eskatzaileari laguntzaren helburu den semearen edo alabaren babesa eta zaintza gabetzen zaio, genero-indarkeria edo beste edozein delitu dela medio, eta egoera horren berri ematen zaio kudeaketa-erakundeari.
Egoera honela ebatzi ahalko da: laguntzetara jotzeko eskakizunak ez betetzeak eskatzaileari laguntza ukatzea ekarriko du. Babesa eta zaintza dituen pertsonak laguntza-eskabidea ezarritako epe orokorrean aurkeztu ahalko du eta, hala badagokio, babes eta zaintza hori aitortzen dion jakinarazpen formala jaso duenetik aurrera zenbatzen hasita. Babesa eta zaintza gabetua dituen pertsonak hasieran aurkeztutako eskabidearen dataren ondorioak onuragarriagoak direnean, laguntza bigarren pertsona horri aitortuko zaio, eta erreferentzia gisa aurreko arauketa onuragarriena hartuko da, betiere laguntzetara jotzeko eskakizunak betetzen baditu. Aurreikuspen horren bidez, eskabide horri epez kanpo uko egitea saihestu nahi da.
Orain arte, laguntza-eskabiderako epea hasteko data nazio edo nazioarte mailako adopzioaren edo tutoretzaren ebazpen judizialaren edo dokumentuaren data zen, edo eskatzaileari dokumentu horiek jakinarazten zaizkion eguna.
"Araudiaren aurreikuspen horren bidez geldotu egiten zen laguntzetara jotzeko eskakizunen baieztapen eta egiaztapena; beraz, orain, adopzioaren eta tutoretzaren kasuetan laguntza-eskabideak aurkezteko epea nazio edo nazioarte mailako adopzioa gertatzen dela dagokion erregistro zibileko bulegoan, kontsularrak barne, inskribatzeko egunaren biharamunean hastea aurreikusten da", dio sailburuak. Horrela, laguntzen eskabideak aurkezteko epea eskatzaileak adopzioa edo tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa (hura aurkezteko beharra ezartzen du laguntzak arautzen dituen dekretuak) lortzeko prest dagoen unean hasten da.
Familiei Laguntzeko Legeak laguntza horiek eskubide subjektibo gisa prestatzen ditu, betiere horietara jotzeko eskakizunak betetzen badira; horiek erregelamenduz erabaki beharko dira. Araua aldatu da, bigarren semeagatiko edo alabagatiko laguntza ekonomikoei urterokoa gehitzeko, legeak ezarritakoari jarraikiz: “laguntzak zabaltzeko oinarria Familiei Laguntzeko 13/2008 Legearen 10. artikuluko 5 zenbakia da.
Bertan ezartzen da Eusko Jaurlaritzak bata bestearen atzetik onartutako familiei laguntzeko erakunde arteko planen esparruan, euskal herri-administrazioak progresiboki zabalduz joango direla ardurapeko seme-alaba adingabeengatik ematen diren zuzeneko diru-laguntzak, 2020. urtean Europar Batasunaren mailan izateko”, Artolazabalek oharrean azaldu duenaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.