Bilboko portua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Petronorrek larrialdi simulakroa egingo du asteartean

10:00etan Bilboko Portuko zein Zierbenako soinu-alarmak aktibatuko dituzte ihes toxiko batez ohartarazteko.
Petronor. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Petronor. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Petronorrek larrialdi simulakroa egingo du bihar, asteartearekin, konpainiak berak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi dutenez.

Iturrion arabera, Bilboko Portuko eta Zierbenako soinu-alarmak aktibatuko dituzte 10:00etan, Portuko langileak eta biztanleak ihes toxiko bati buruz ohartarazteko.

Jaurlaritzaren arabera, honelako simulakroak "beharrezkoak dira balizko ezbehar kimikoen aurrean segurtasun-maila gorena bermatzeko".

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X