Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto istripu larria izan da A-2122 errepidean, Lantaronen

Dirudienez, 09:00ak inguruan, auto bat errepidetik atera da, eta suhiltzaileek ezbeharra jazo den lekura bertaratu behar izan dute. Ibilgailua ez da bidea oztopatzen geratu.
Argazkia: Arabako Suhiltzaileak
Argazkia: Arabako Suhiltzaileak

Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakitera eman dionez, auto istripu larria izan da goizeko lehenengo orduan A-2122 errepidean, Lantaronen, Trespadernerako noranzkoan.

Dirudienez, auto bat errepidetik atera da, eta suhiltzaileek ezbeharra jazo den lekura bertaratu behar izan dute. Ibilgailua ez da bidea oztopatzen geratu.

Istripua 09:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, eta horren inguruko informazio gutxi zabaldu dute, oraingoz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X