Erreskatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oraingoz 53 metroko zuloa egin dute Julenen bila

18:00 - 20:00
Oraingoz 53 metroko zuloa egin dute Julenen bila
Zuloa amaitzen dutenean hasiko da Asturiasetik etorritako meatzarien lana. Hauek tunel horizontala egin beharko dute. Bi zuloen artean dauden 4 metroak egiteko 24 ordu inguru beharko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X