POBREZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aberatsak behartsuak baino 11 urte gehiago bizi dira, Oxfam Intermon-en arabera

Ikerketak azpimarratu duenez, Espainia da parekotasun gutxien duen Europar Batasuneko laugarren herrialdea. Are gehiago, dirudunen eta txiroen arteko distantzia gehien hazi den bigarrena da.
Etxerik gabeko pertsona bat, kalean. CCO lizentzia duen argazkia

Dirua ez ezik, bada aberatsen eta pobreen artean beste ezberdintasun nabarmen bat. Oxfam Intermon gobernuz kanpoko erakundearen txosten baten arabera, aberatsak pobreak baino hamaika urte gehiago bizi dira Espainian. Ikerketa horrek dioenez, Espainia da parekotasun gutxien duen Europar Batasuneko laugarren herrialdea.

Hori da Oxfam Intermon gobernuz kanpoko erakundeak egindako "Desberdintasuna 1 - aukera berdintasuna 0. Mugiezintasun soziala eta pobreziaren kondena" izeneko txostenak utzitako ondorio nagusietako bat. Aipaturiko gobernuz kanpoko erakundeak gaur egingo du txostenaren aurkezpena, prentsaren aurrean.

Ikerketak azpimarratu duenez, Espainia da dirudunen eta txiroen arteko distantzia gehien hazi den Europar Batasuneko bigarren herrialdea, Bulgariaren atzetik.

2008ko krisi ekonomikoaren aurretik, Espainia apurka-apurka desberdintasun sozialak eta pobrezia murrizten ari zen, batez ere, klase ertainaren igoerari esker. Gaur egun, ekonomiak hobera egin izanagatik ere, gizartea polarizatzen ari da klase ertainaren kaltetan.

2017an 40 milioi euro baino gehiagoko ondasuna duten aberatsen kopurua % 4 hazi zen, 1.690 pertsonara arte.

617.000 etxebizitzatan ez dago diru-sarreratik, txostenaren arabera. Gobernuz kanpoko erakundeak emandako datuen arabera, Espainian pobrezia eta aberastasuna heredatu egiten da: diru-sarrera handiak dituen familia baten seme-alabak diru-sarrera txikiak dituen familia bateko seme-alabak baino % 40 gehiago irabaziko du. Portzentaje hori % 20 ingurukoa da Danimarkan, Finlandian edota Norvegian.

Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak aurreikuspenen arabera, txiroen artetik % 10ek lau belaunaldi beharko lituzkete, 120 urte, batez besteko diru irabaziak izateko.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

Gehiago kargatu