Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

20 lagunetik gora etxetik atera dituzte Ordizian, eraikin batean sutea piztu ondoren

Maribaratza kaleko eraikin baten teilatuan piztu da, eta suhiltzaileek ikerketa abiatu dute sutearen nondik norakoak argitzeko.
Suhiltzaileak Ordizian izan den sutean. ETBren bideo batetik ateratako argazkia.

Hogei pertsonatik gora etxetik atera dituzte goizean Ordizian, eraikin baten teilatuan sutea piztu ondoren, Ertzaintzak eta Gipuzkoako Suhiltzaileek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Sutea 11:25ean piztu da, Maribaratza kaleko eraikin baten teilatuan, baina ez da inor zauritu.

Sutea izan den eraikineko bizilagunez gain, ondoko bi erakinetakoak ere atera dituzte kalera, badaezpada. Suhiltzaileek sugarrak ondoko teilatuetara ez zabaltzea lortu dute, eta ikerketa abiatu dute sutea nola piztu den argitzeko.

Ordiziako, Tolosako eta Legazpiko suhiltzaileez gain, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruilak eta anbulantziak bertaratu dira, badaezpada.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

20190109151530_supremo_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tokiko erakundeetan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabe utzi ditu Auzitegi Gorenak

Auzitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari jarritako errekurtsoa, eta bertan behera utzi ditu euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko egin zen 179/2019 dekretuaren artikuluetako batzuk. Epaia "euskararen normalizazioaren aurka ez ezik, euskal gizartearen eta erakundeen borondatearen aurka" doala salatu du Kontseiluak.

Gehiago kargatu