Medikuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Deustuko Unibertsitateak 2020ra arte atzeratu du Medikuntzako graduaren ezarpena

Ikasketa horiek eskaintzeko baimena lortzeko prozesuan uste baino gehiago luzatu direlako hartu du erabaki hori.

Deustuko Unibertsitateak datorren irailean hasi behar zuen Medikuntzako ikasketak eskaintzen, baina baimena lortzeko prozesua “uste baino gehiago luzatu da” eta, ondorioz, zuzendaritzak 2020ra arte atzeratu du gradu horren ezarpena.

"Apirilean, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak baldintza gehiago eskatu zizkigun eta ezinezkoa da epeak betetzea. Hori da arrazoi bakarra Medikuntzako ikasketak 2019ko irailean hasiko den ikasturtean ez eskaintzeko", adierazi du unibertsitateak ohar bidez.

Deustuko Unibertsitateak hamaika ospitale pribaturekin itunak egin ditu, etorkizuneko Medikuntzako ikasleek praktikak zentro horietan egin ditzaten. Horretarako baimena duela egiaztatzen duen ziurtagiria edo Eusko Jaurlaritzaren baimena aurkez dezala eskatu zioten apirilean Deustuko Unibertsitateari.

Unibertsitatea eta Osasun Saila harremanetan daude, baina zuzendaritzak esan du ez diela denbora eman ziurtagiriak prestatzeko.

Prozesua atzeratu arren, Deustuko Unibertsitateak berretsi egin du Medikuntza gradua eskaintzeko konpromisoari eusten diola.

Zure interesekoa izan daiteke

marisma txingudi irun
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Padura artifizialak sortu eta etorkizuneko eraikinetako kotak igoko ditu Jaurlaritzak, itsas mailaren igoerari aurre egiteko

Egoerarik okerrenean, itsasoaren maila 0,72 metro igo liteke 2100. urterako. Horrek guztiak zuzenean eragingo die EAEko biztanleriaren % 32ri (700.000 pertsonari baino gehiagori) kostaldean eta bokaletik hurbil dauden ibai haranetako biztanleei. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza onartu du, behin-behinean, Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialari. 

Gehiago ikusi